11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

23

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Gure garaiotan, zaharberritze eta esku-hartze arkitektonikoetan fideltasuna gordetzeko nahiaren

ondorioz, burdinurtuzko madari-barroteak berriz agertu dira (1.931. irud.), baita madari

bikoitzekoak, forjaketa eraztunekoak (1.926. irud.), eta orburu-barroteak ere.

Burdin hesiak

Oro har, Enkarterriko etxeek burdin hesiak dituzte behe solairuko baoetan.

Eraikinik zaharrenetan, madari-barroteak (1.274. irud.), madari bikoitzekoak (192. irud.) eta

karratutxokoak (111. irud.) dira ugarienak. XIX. mendean azkeneko mota horretakoak baino

ez ziren erabili (1.901. irud.).

Sekzio zilindrikoko barroteak dituzten burdin hesi batzuek burdin bat izaten dute alderik

alde, leiho-zangoetan sartutakoa (110. irud.). Aitzitik, sekzio karratuko barroteak dituztenetan,

pletina bat zulatzen dute edo karratutxoko zeharkako balaustre bat (111. eta 122. irud.).

Horrez gain, sekzio karratuko barroteak dituzten burdin hesi batzuek ez daukate pletinarik

eta, ondorioz, barroteak zuzen-zuzenean sartzen dira baoaren leihoburuan eta leiho-barrenean

(1.901. eta 1.905. irud.). Aparteko aipamena merezi dute Muskizeko Pobeña auzoan

1746an eraikitako etxeko burdin hesiek. Kasu honetan, karratutxo-barroteak elkarri errematxatutako

bi pletinarekin inguratuta agertzen dira (113. irud.). Beste ale bikain bi Galdamesko

Villa auzoko etxekoa eta Gordexolako Sandamendi auzoko Gordexola Jauregia dira, izan

ere, kasu horietan barrote zilindrikoen sekzio karratuak, pasanteak gurutzatzen dituenez,

garapen handiagoa hartzen du (558. eta 974. irud.).

Kasu batzuetan, leiho-barrenak eta leihoburuak aho-ziriak dituzte, eta pletinak harrian sartuta

geratzen dira (191. irud.).

Gaur egun, leiho-barren batzuk apurtuta daude. Hori gertatu da pletinak herdoildu egin direlako

eta, ondorioz, hazi egin direlako.

Normalean, burdin hesiak ez dira baoak baino handiagoak izaten, hau da, hozkadura zuloan

sartzen dira, baina badaude hiru kasu berezi, non fatxada-aurpegiarekiko aurreratuta

dauden [Urrutia Jauregia (Balmaseda), Zubiete Oinetxea (Gordexola) eta Oxirando Jauregia

(Gordexola)].

Horrela, Urrutia Jauregiko bi burdin hesik, gailurrean, irudi nagusi bat dute, kartela batekin,

eta lis-lore puntak dituen gurutze batekin, alboetan S eskemak dituela (935. irud.). Horrez

gain, burdin hesi hori hiru euskarri kiribilduren gainean dago. Jauregi horrek badauka beste

burdin hesi bat ere, baina gailurrik gabea. Kasu bietan barroteak madari-barroteak dira (1.322.

irud.). Gaur egun, fatxada nagusian dauden bi burdin hesi horiek, ez daukate gailurrik.

Zubiete oinetxeko burdin hesiak karratutxo-barroteak eta pasante bikoitzekoak ditu, eta goialdean

uso-paparreko moldura bat dauka, baita gurutze bat ere, zeina, zalantzarik gabe, jatorrizko

gailurraren aztarna bat baita. Gailurrak S formako eskema bi zituen (942. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!