11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan de Amesti Mendizabal

XVII. mendetik aurrera tradizionalak diren balkoiok XIX. mendearen lehenengo partean ere

egiten ziren.

Hala ere, joan zen mendearen hasieran Barroko frantziarraren eraginak zituen balkoi bat agertu

zen, irudi lerromakurduna (1.916-1.918. irud.). Gordexolako Ubietan Jauregian (1826) madari-barrotearen

eta moda berriak ezarritako pletina kurbatuen arteko konbinazio bat ikus liteke

(966. irud.). Gero, atzerriko eraginak zituen balkoi mota hori zabaldu egin zen Enkarterriko arkitekturan;

hala ere, eta modu degeneratuan bada ere, tradizioko forma eta mota batzuek iraun

egin zuten. Azkeneko horiek lan honetan jaso dira, bertoko izaera dutelako; lehenengoak,

aldiz, ez dira gure liburuaren esparruaren barruan sartzen. XIX. mendeko balkoiak sekzio ia

karratuko pletinez eginda daude. Balkoi horien diseinuak irudi errepikakor bat izaten du baranda

osoan zehar. Sarri askotan, diseinua osatzeko, beheko eta goiko parteetan irudi kurbatu

batzuk ere izaten dituzte, errepikakorrak horiek ere (1.916-1.918. irud.).

1900 inguruan pletina kurbatu oso errekargatuz osatutako balkoiak ugariak ziren. Beste batzuk

XIX. mendekoen berdinak ziren, baina sekzio errektangeluarreko pletinak zituzten eta

barandaren gorputza galdaketako eraztun-pieza batzuen bidez apainduta zegoen (1.928. irud.).

Bestalde, burdinurtuzko balkoiak ere egon ziren.

Azkenik, esan behar dugu XX. mendearen lehenengo herenean, tradizio zaharren zale batzuek,

beraien etxe zaharrak zaharberritzerakoan, madari-barroteak (1.923 eta 1.924. irud.) eta madari

bikoitzeko barroteak sartu zituztela berriz, trebetasun handiz egin ere. Horien artean, El Carral

auzoko (Sopuerta) Rugama etxeak (1908), Manuel Maria de Smith Ibarra arkitekto bilbotar

ospetsuak proiektatua bera, fatxada nagusian daukan balkoiaren oinarria harriz molduratutakoa

da, Enkarterriko estilokoa, eta zubietan zuhaitz-erremateak ditu, burdin hesi gotikoen

gailurreria gogorarazten diguten erremateak, hain zuzen ere (1.927. irud.). Sasoi berekoak

dira Sir Ramon de la Sota ontzigilearen González Jauregiko balkoiak ere (1726), Muskizen.

Balkoiotako barroteak burdinurtuzkoak dira, madari formakoak eta salomondarrak, eta Enkarterriko

tradiziokoak ez diren banaketa printzipio batzuk dituzte (erroseta irudiak); nahiz eta

Euskal Herriko beste leku batzuetan bai badiren tradiziokoak (1.922. irud.). Bestalde, eskudelek

Somorrostroko San Juan Elizako (Muskiz) koruko barandarenak dakarzkigute gogora eta,

beraz, ez dira Enkarterriko eskudel klasikoen modukoak (konparatu 288. eta 1.921. figurak).

Azkenik, Trapagaraneko Escontrilla auzoko Olaso Jauregiak balkoi bi ditu fatxada nagusian.

Balkoiok madari-barroteak dituzte, baina ertzetan orburu-barroteak eta salomondarrak dituzte.

Horrez gain, Enkarterriko oharrak dituzte beso kiribilduetan eta isurialdearen eskailera formako

aurrealdean; eskudela, aitzitik, hanpatuegia da. Bestalde, isurialdean esekita dauden S

irudiak, orbel, maskaroi eta kiribildura eta guztikoak, burdin hesi platereskoetako berezkoak

dira (1.932. irud.).

Bestalde, aipatutako González Jauregiko balkoien zubiak, Zallako Murga Dorrekoak, Gueñeseko

Saratxaga Jauregikoak eta Espainiako Plazako 4. etxekoak… ez dira Enkarterriko tradizioko

balkoiak (1.922-1.924. irud.).

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!