11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

21

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Eskuarki, angeluetako barroteak balkoiko gainerakoak baino kalitate eta diametro handiagokoak

dira (148. irud.). Halatan, orburuak, orburu bikoitzak (370., 409., 895. eta 1.600. irud.),

madari bikoitzak (161., 1.574. eta 1.650. irud.), salomondarrak eta kopak daude. Ertz-barrote

batzuk oso arraroak eta originalak dira. Hala, Muskizeko etxe batekoek barrote berberean

orburu, kopa eta salomondar irudi zailak dituzte. Obra hori, zalantzarik gabe, forma barroko

puruenak ondo ezagutzen zituen artisau batek egindakoak dira (178. irud.). Bestalde, Turtziozeko

Villafuerte jauregiak salomondar barroteak ditu luzera osoan, nahiz eta perfekziotik oso

urrun dauden barrote horiek (1.499. irud.). Enkarterrin XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan erabili

zen barrote zilindrikoak XVI. mendearen erdi inguruko ereduetan izan zuen jatorria, hala

nola, Portugaleteko Andra Maria Elizako Santiago Kaperakoak (22. irud.).

Eskudelik sinpleenak balustreetako eusteko pletinaz osatuta daude, eta pletina horren gainean

beste pletina bat dago, trazatu kurbatuarekin. Azken pieza horrek eragozten du eskuek barroteetako

errematxeak ukitzea (103., 177. eta 215. irud.). Eskudelen arteko osatuenak uso

paparraren itxura dauka (11., 184. eta 987. irud.).

Eskuarki, balkoiek burdina forjatuzko dekorazio bolak izaten dituzte ertzetan (1.736. irud.),

edo letoizkoak. Kasu batzuetan, ertzetako barroteek goiko partean izpia edo eztena dute, eta

horiei esker bolak errazago jar litezke eta desmuntatzea errazten dute (1.753. irud.). Gordexolan

eta Muskizen ugariak dira burdina forjatuzko erremate-bolak (161., 212., 1.216. eta 1.233.

irud.). Horiek ez dira letoizkoak bezain ikusgarriak. Letoizko bolen urrezko garaia XVIII.

mendea izan zen (183. irud.), baina XIX. mendearen amaieran ezkur itxurako bola orokortu

zen (1.918. irud.). Gordexolako Ybarra Oinetxeko balkoiko erremate-bolak azpimarra litezke,

burdina forjatuzko zizelkatze zarpailengatik (986. irud.).

Neurri handiko balkoiek eusteko zubiak izaten dituzte goiko aldean. Zubiok eskudelean ainguratutako

barrote bat izaten dute, eta hormara josita egoten dira pletina kurbatu batekin

(1.895. irud.). Oro har, zubietako barroteak kalitatezkoak izaten dira, orburu irudiak eta salomondarrak

izaten dituzte, eta balkoiko gainerako barroteek baino diametro handiagoa izaten

dute. Pletinek forjatuzko irudi apaingarriak izaten dituzte. Muskizen daude, zalantza izpirik

gabe, bi zubi onenak: Alvaradoko jauregia eta Pobeña auzoko etxe bat (1746). Balkoiotako

bakoitzak bi zubi ditu, lorez eta kiribilduraz apaindutako pletinekin eta barrote lodi bi, orburubarrotea

eta salomondarra. Egikera antzekoa dute eta, ziurrenik, artisau berberak egindakoak

izango dira. Alvaradoko jauregiak baranda, zubia eta jatorrizko oinarria oso-osorik gorde ditu

(181-184. irud.). Aitzitik, Pobeñako etxeak, orain dela gutxi egindako zaharberritze handiegiaren

eraginez, zubiak baino ez ditu gordetzen (99-101. irud.) 3 . Gueñeseko San Cristobal

Jauregiko balkoiaren goiko euskarrietako erremateetako Jesus eta Mariaren anagramek ere

aipamen berezia merezi dute (729. irud.). Bestalde, Portugaleteko Andra Mari kaleko etxe

batek hiru zubi ditu, orburu-barrote lodikoak eta salomondarrak burdinazko sugez apaindutako

pletinekin (12. irud.).

3 Lan honetan balkoiaren jatorrizko itxuraren argazkiak ditu,

zaharberritu baino lehenagokoak (89. eta 99. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!