11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

zoru bati eusten dio. Baina, zoru hori, astiro-astiro, egurrezko beste batez ordeztu da, denboraren

joanean izandako narriaduraren ondorioz (109. eta 181. irud.). Oinarri aldaera honek babes

batzuk ditu pletina ertzak eta harlauzak estaltzeko (104. eta 117. irud.). Batzuk oso bakunak

dira; beste batzuk, berriz, barrokoagoak, eta horiek iltzeekin apainduta dauden xafla moztuko

irudi batzuk dituzte, eskailera formakoak (1.393. irud.). Beste eredu bat Enkarterriko elizetako

pulpituen oinarrietako babesgarrien antzekoa da (323. eta 1.296. irud.) (Ikus: Sopuertako Gorostiza

etxea eta Balmasedako Santa Klara Komentuko Elizako pulpitua).

Era berean, molduratutako harri handiz egindako oinarriak dituzten balkoiak ere ugariak dira

(152., 206., 220. eta 240. irud.). Hala ere, esan behar da XIX. mendean eraikitako balkoien

oinarriak Barroko garaikoak baino soilagoak eta ez hain garatuak direla (402. eta 853. irud.).

Balkoi motetako hirugarrenak, oinarrian, zuburuetara jositako ohola dauka. Zuburu horiek pisuaren

zoruko hagen kanpo luzapena dira (728. eta 894. irud.). Hala ere, era honetako balkoiak

oso urriak dira.

Barandaren gorputza burdina forjatuko balaustrez osatuta dago, eta goiko eta beheko parteetan

errematxatuta daude, horman sartzen diren pletinetara, hain zuzen ere. Balaustrerik ohikoena

madari-balaustrea deritzona da. Sekzio zirkularrekoa da, gutxi gorabehera 22 mm-ko diametrokoa,

eraztunak ditu eta madari itxurako hantura bat du. Gutxi gorabehera metro bateko

altuera izaten dute (1.232. eta 1.681. irud.). Madari-barrote asko eta askotarikoak daude, eraztunen

banaketaren arabera, madariaren diseinuaren arabera, eta lodieraren arabera –askoz txikiagoa

XIX. mendean– (1.534. irud.).

Balkoietako balaustradetan egoten diren beste barrote batzuk madari bikoitzekoak dira (151.,

1.668. eta 1.753. irud.). Horien artean Lanestosako Arena kaleko 14. zenbakiko etxearen barrotea

azpimarra liteke (1.903. irud.).

Eraztun-balaustrea, hau da, madari itxurakoa, askoz urriagoa da (340. irud.).

Balaustrerik ugariena, seguruenik, bai balkoiaren ertzetan, bai barroteen artean, orburu-balaustrea

izango da (265. irud.). Orburu itxura lortzeko madari-barrote bat zizelkatu behar da,

itxura hostotsu bat lortzeko. Kasu batzuetan, orburu-barroteak beheko partean ebaketa lauki

batzuk izaten ditu, koska soil batzuekin (221. eta 1.452. irud.). Barrotea orburu bikoitzekoa ere

izan daiteke, abildade handiz egindakoa (335. irud.) edo baldarragoa (895. irud.). Irudi honen

bertsio ugarietako beste bat San Estebaneko (Karrantza) etxe batean dago. Irudi hori zizelkatu

soil batzuez egina dago, madari-balaustre baten gainean (1.665. irud.). Horrelako beste kasu

bat Gordexolako Ybarra Oinetxean ere badago (989. irud.). Kalitate handiko beste balaustre

bat orburu eta kopa balaustrea da (11., 119., 732. eta 764. irud.).

Azkenik, Muskizko Treto Jauregiaren alboko balkoikoak ere azpimarratu behar dira, bitxiak

direlako (166. irud.). Gauza bera gertatzen da Karrantza Haraneko La Laguna dorreko barrotearekin

ere, izan ere, barrote hori biratutako barrote karratutxoa da, Gotiko estilokoa, eta kasu

bakarra da (1.597. irud.). Era berean, Gueñeseko San Cristobal jauregiak sekzio karratuko

barroteak ditu, eta zizelkatuta egindako irudi soil batzuk (734. irud.).

20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!