11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

19

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

zituzten, nire lana aitortuz eta jarraitzeko adorea emanez. Halaxe egin zuten Micaela Portilla

andreak eta Julio Caro Baroja jaunak ere 2 .

Bestalde, ez nuke historialari handia eta gure kulturaren ezagutzaile fina den Javier de Ybarra

y Bergé jauna aipatu gabe amaitu nahi. Beraren lanak (Escudos de Vizcaya eta Catálogo Monumental

de Vizcaya) izan dira nire oheburuko irakurgaiak azkeneko urte hauetan.

Forjaketa artistikoa Enkarterrin. Ezaugarriak

Eraikin zibilak.

Gurutzeak eta haize-orratzak

Era honetako piezak ez ziren ugariak izan Enkarterriko eraikin zibiletan. Egia esan, kopurua

urria da, izan ere, gure artera ale bi baino ez dira iritsi [bata Gorostiza Etxekoa (Sopuertako

Harana) (320. irud.) eta, bestea, Ubieta Jauregikoa (1829) (Gordexolako Harana) (945. irud.)].

Beharbada beste eraikin batzuetan ere egongo ziren era honetako elementuak, baina, zoriaren

eraginez, ez dute gaur arte iraun.

Era berean, kontuan hartu behar da, balkoietako eta ateetako burdinerietakoak ez bezala,

Enkarterriko gurutzeen eta haize-orratzen diseinua oso bakuna dela (325. irud.).

Balkoiak

XVII. mendetik aurrera, balkoiak kalitatezko eraikin zibil gehienetan erabili izan ziren.

Eraikin apaletan balkoi jarraituak egurrezkoak izaten ziren. Beste alde batetik, eraikin garrantzitsuetako

atzeko fatxadetan egurrezko balkoi jarraituak izaten ziren. Horrek, jakina,

burdin lana garestia zela erakusten du, eta etxerik eta jauregirik onenetako jabeek baino ezin

zitzaketela ordaindu.

XVII. eta XVIII. mendeetan eta XIX. mendearen hasieran balkoiek ezaugarri hauek zituzten:

Alde batetik, balkoiak oso-oso ugariak ziren eraikinetako fatxada nagusian. Batzuek ozta-ozta

gainditzen dituzte halkoi-atearen neurriak (409. eta 1.180. irud.), beste batzuek, aldiz, fatxada

osoa hartzen dute (181. irud.).

Alboetako fatxadetan karel-balkoiak dira nagusi, hau da, hegal gabekoak (527. irud.).

Balkoiek bi parte izaten dituzte beti: oinarria eta baranda.

Balkoien oinarriari dagokionez, lau aldaera daude. Batzuek burdinazko armadura izaten dute,

erremate kiribilduak izaten dituzten barrote-beso luzeekin (183., 768. eta 870. irud.). Oinarria

elkarrekin gurutzatutako burdinazko pletinaz egindako armazoia izaten da, eta harlauzazko

2 Eusko Ikaskuntzak ikerketa honek argitaratu zuen Ondare aldizkariaren

kapitulu desberdinetan, 1982 eta 1988. urteen artean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!