11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Burdina industria hori aberatsenen jabetzakoa izan zen, oso garestiak zirelako, eta errotak ere

izaten zituzten inguruan soberako ura hobeto aprobetxatzeko. Somorrostroko El Pobal burdinola

azpimarra dezakegu, Salazartarrena, eta, gero, Quadratarrena, Artzentaleseko Mollinedotarrena,

Gordexolako Artekona.

XVIII. mendearen amaieran burdinolen gainbehera hasi zen, Suediako eta Errusiako burdinak

Europako merkatua okupatu zuenean.

XIX. mendearen erdialde inguruan Bizkaian modernizatu egin zen burdinaren industria.

1848an Boluetako Santa Ana lantegia eraiki zen, 1859an Barakaldoko Nuestra Señora del

Carmen lantegia, 1872an Labe Garaiak, Bilboko burdina eta altzairu lantegia, eta La Vizcaya.

Horiek guztiek, beste batzuekin batera, Bizkaiko industria metalurgiko garrantzitsua

osatu zuten, eta industria hark etorkin andana ekarri zituen. Hala ere, Enkarterrik jakin izan

du bere idiosinkrasia gordetzen eta harekin eta denboraren joanean jasotako ekarpen guztiekin

arragoa egiten.

Burdinola haien oroigarri dira ikerketa honetan aurkezten ditugun piezak, haietako burdinaz

eginikoak direlako eta, asko eta asko, bertako lantegietan egin zirelako.

Aukera hau baliatu nahi nuke Somorrostroko El Pobal burdinolaren katalogoaren azala erakusteko.

Burdinola hori Erdi Arokoa da, eta gabiarekin lan egiten jardun zuen XX. mendearen

erdietara arte, Pérez Ibarrondotarren eskutik (696. irud.).

Lan honetan Enkarterriko haranetako eta hiribilduetako forjaketa elementuen ikerketa sistematikoa

egin da. Materialean argazkiak, pieza guztien eskalako marrazkiak eta konparazio

azalpenak jaso dira.

Argitasunaren alde, testuan erlijio-obretako forjaketak eta eraikin zibiletakoak bereiztea erabaki

dut, eta haran eta hiribildu bakoitzeko irudiak multzokatzea.

Zailtasunak era honetako lanetako ohikoak izan dira: jaso beharreko materialaren ugaritasuna,

sakabanaketa geografikoa, antzeko ikerketarik eza, denboran zehar forjaketa elementu askotan

apurka-apurka egin izan diren aldaketak eta, kasu askotan, eraikinetan garai desberdinetako

piezak daudela eta jatorrian margotu gabe zeuden forjaketa piezarik gehienetan pintura geruza

bat baino gehiago agertu direla –joera orokorra–. Azkeneko horrek nabarmen zaildu zuen

formak eta zizelkatzeak aztertzea.

Aitzitik, higiezinetako jabe eta maizter eta gure elizetako parroko guztien artean laguntza

eta konfiantza handia izan dut. Horiei guztiei eta gure kulturaren jarraitzaileei, gure bazterrak

ondo ezagutzen dituztenei, nire eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiet eman didaten

laguntzarengatik, batez ere, Karrantzako Miguel Sabino Díaz jaunari eta Gordexolako Miguel

Polancos jaunari.

Aipamen berezi bat egin behar diet Eusko Ikaskuntzari eta bertako zuzendariei, batez ere

Edorta Kortadi jaunari, konfiantza nigan jarri izanagatik. Urte guztiotan zehar laguntza materiala

eman didate ikerketako gastuei aurre egin ahal izateko eta nire lan partzialak argitaratu

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!