11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

17

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Gure eraikinak hasiera-hasieratik zituzten elementu guztiekin gordetzea zein garrantzitsua den

konturatu gaitezen nahi dut ikerketa honekin. Ez ditzagun fatxadetako baoak urratu, ez ditzagun

egurrezko estalki zaharren ordez hormigoi-plakak jarri, ez dezagun hormetako “harria

atera” itxura gordin eta lohia emateko eta eraikinaren proportzionaltasuna ikustea eragozteko,

etab. Errespeta dezagun proiektatu eta eraiki zituztenen pentsamoldea. Gure eraikinetako harri-hormen

junturak beti agertzen ziren kareorez eta hareaz beteta, eta XVIII. mendetik aurrera

harri-hormak zuritzeko eta harlandua agerian uzteko ohitura zabaldu zen.

Zain dezagun gure antzinako eraikinen ingurua, izan ere, obrak paisaiaren barruan kokatuta

zeuden, inguruko materialekin jasotakoak ziren, tokiko klimarako prestatuta zeuden, etab. Arkitektura

obra multzo oso bat da, eta parte guztiak errespetatu behar dira.

Zorionez, azken sasoietan zehar, kontu honekiko interesa gero eta handiagoa dela ikusi izan

dut, eta ardura ere gero eta handiagoa da. Hori dela eta, itxaropentsu nago etorkizunera begira,

eta liburu hau gure antzinako tradizioak hobeto ezagutzeko tresna izango dela pentsatzea

gustatuko litzaidake.

Enkarterrin dagoen forjaketa artistikoa gure historiaren emaitza da. Enkarterrien mugak dira,

ekialdean, Gordexola eta Kadagua ibaiak eta Bilboko Itsasadarraren beheko partea; hegoaldean,

Arabako Aiara harana eta Burgoseko Mena harana; mendebaldean, Kantabriako Soba

eta Guriezo haranak eta Samano haranaren parte bat, eta iparraldean, Kantauri itsasoa. Autrigoiak

bizi ziren bertan, mendebaldeko azken euskal tribuari erromatarrek emandako izena.

Bertan dago Pliniok deskribatu zuen burdinazko mendia. Mendi horri, Trajano espainiar enperadorearen

omenez, Triano izena ipini zioten, Trajano meatzaritza zale handia zelako.

Erromatarren galtzada batek gurutzatzen zuen, Burgoseko meseta batu eta Flaviobrigan

(Castro Urdiales) amaitzen zen galtzada batek. Antzina-antzinatik izan zituen burdina-minerala

ustiatzeko portuak, hala nola, Pobeña, Beurko, Juncal, Ugarte (1040. urtean Iruñeko

erreinuarena izan zen), Galindo (XII. mendean Araiako jaunak erabiltzen zuen), Portugalete

Salazartarren zamatzeko tokia izan zen, etab. Mendeetan zehar zainak esportatu izan ziren

Frantziako, Ingalaterrako, Belgikako… hainbat portutara. Bizkaiko Jaurerriaren mende

egon zen eta beraren foruak ere izan zituen Avellanedako Batzar Etxearekin. Bertan batzen

ziren Enkarterriko errepubliketako ordezkariak. Bizkaitartasun horrek norberaren lurraldean

minerala atera ahal izateko askatasuna ekarri zuen, lurpea ere jabetzan zutelako, erreinuko

gainerako lurretan ez bezala.

Leinu itzaltsuen jaiolekua da, eta leinu horiek Errekonkista gerran ibili ziren, baita beraien

arteko bando-gerra odoltsuetan ere, Lope Garcia de Salazarrek “Bienandanzas e Fortunas”

lanean kontatu zuen bezala. Familia boteretsu horiek gotorretxeak izan zituzten eta, gero, armarri

eta guztiko jauregi ikusgarriak.

Burdinola ugari izan ziren, lehenengo mendikoak, eta XIII. mendetik aurrera, ibaietako ibilguetan

ezarri zituztenek, energia hidraulikoa aprobetxatzeko, hauspoei eragiten zieten harria

mugitzeko, gero hark gabia mugi zezan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!