11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Liburu hau 1982 eta 1988. urteen artean egileak diseinatu zuen bezalaxe aurkezten da, berak erabiltzen

zuen diseinua eta toponimia –lekuen izenak– mantenduz. Izan ere, garai hartan, toponimo

horiek oso ohikoak ziren.

Ondarearen inbentarioa osatzen duten irudien kasuan, gaur egungo izen ofizialak eta euskarazko

itzulpen guztiak beheko aldean agertzen dira, jatorrizko diseinua ez aldatzearren.

Sarreran, autoreak gaztelerazko bertsioan erabili duen toponimia errespetatu da. Gaur egungo izen

ofizialak euskarazko itzulpenean sartu dira.

Azkenik, gogoratu beharrekoa da lan honetan erabilitako terminologia teknikoa egileak berak

ezagutzen duena izan dela, zaharberritze gremikoekin izandako harremanetan erabilitakoa eta beti

artearen historiako argitalpenetan agertzen denarekin bat egiten ez duena.

Sarrera

FORJAKETA ARTISTIKOA

BIZKAIKO ENKARTERRIN

(XVI-XIX. mendeak).

Ikerketa hau euskal etnografiarako daukadan interesaren ondorioa da, batez ere Enkarterriko

etnografiarako, eta horri guztiorri gehitu behar zaio familian meategietako tradizioari lotutako

sustraiak ditudala eta forjaketa artistikoko piezak, apurka-apurka, desagertzen ikusteak ardura

sorrarazten didala.

Espero dut lan hau 1988an Enkarterriko eraikinetan zeuden forjaketa piezen inbentario bat

izango dela. Zoritxarrez, pieza horietako asko ez dira gureganaino iritsi, eta azkeneko sei

urteetan batzuk betiko galdu direla ere ikusi izan dut, lan honetarako informazioa eta datuak

biltzen aritu izan naizen denbora honetan, alegia. Beste alde batetik, eraikin batzuen egoeraren,

interesik ezaren –zoritxarrez nahikoa kontu orokorra–, bitartekorik ezaren eta ezagutzarik

ezaren ondorioz, beldur naiz ez asko barru beste pieza batzuk ere galduko ez ote diren.

Pentsatu nahi nuke lan hau forjaketa artistikoaren gaineko balorazioa hobetzeko lagungarria

izan daitekeela, izan ere, tamalez, forjaketaren tradizioa nabarmen ahuldu da azken mende

honetan 1 . Ez dugu ahastu behar forjaketa artistikoak indar handia izan zuela gure iraganean,

tradizioko burdinolen jarraipena izan ziren eta. Liburu hau gure historiako eta gure kulturako

alor hau ezagutzeko eta baloratzeko lagungarria izatea nahi nuke, eta, bidenabar, Enkarterriko

eraikin zaharrak zaharberritzen direnerako, bilduma hau erreferentzia puntua izatea ere bai.

16

1 Egilea XX. mendeari buruzkoa hitz egiten ari da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!