11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Argitalpena…

13

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Liburu honek zenbait berezitasun ditu, hala ere. Duela hogei urte baino gehiago egindako

lana da, orduko irizpideekin eta, batez ere, orduko baliabideekin egindako lana. Hori dela

eta, egileak berak “eskuz” egindako lana dela esan dezakegu –marrazkiak, barruko diseinua,

argazkiak, eskaneatzea eta abar–.

Era berean, garai hartako ezaugarri toponimiko eta sozialak erakusten dituen lana da. Lan hau

egin zen garaian, Enkarterriko udalerrietako toponimia arautze-bidean zegoen, baina, artean,

prozesu hori amaitu gabe zegoen. Hori dela eta, zenbait kasu berezi aurkituko ditugu. Esate

baterako, egileak “Santurtzi” erabiltzen du eta ez “Santurce”; baina, oraindik, “Gordejuela”

darabil, eta ez “Gordexola”. Era berean, “Muzkiz” idazten du, eta ez “Muskiz”; “El Poval”,

eta ez “El Pobal”; ez ditu Abanto eta Zierbena udalerriak banatzen, artean elkartuta baitzeuden

“Abanto-Zierbena” izenpean; eta erabiltzen duen kale-izendegia, zenbait kasutan, aldatu egin

da –esate baterako, Güeñesko Herriko Plaza, garai hartan, Plaza de España deitzen zen–.

Hasieran liburua “modernizatzeko” aukera aztertu bagenuen ere, azkenik, jatorrizkotik oso

hurbil dagoen bertsioa plazaratu dugu.

Lehenengo eta behin, oso zaila zelako obra osoa berriro diseinatzea. Liburua behar bezala “berreraikitzeko”,

Enkarterriko forjaketaren egoeraren berrikuspen berria egin beharko litzateke.

Horrek denbora piloa kenduko liguke, eta ez dugu horretarako aukerarik.

Bigarrenik, egilearen izaera goitik behera islatzen duelako, eta, hirugarrenik, liburuak patina eta

estilo propioa lortu dituelako denborarekin, eta horrek balio handiagoa ematen dio lan honi.

Pentsa dezagun erabilitako grafia berezian, figuren banaketan, argazkietan derrigorrez erabili

beharreko zuri-beltzetan –argitalpenaren irizpideengatik– eta abar. Hori guztia Juan de

Amestiren lana da.

Gauza gutxi gehitu diogu liburuari: hitzaurre hau eta, batez ere, testu eta figura guztien euskarazko

itzulpenak, bai eta udalerri, haran, auzo, kale eta abarretarako gaur egun erabiltzen diren

izen ofizial eguneratuak ere.

Horretarako, eta egileak lanari eman zion diseinua ez apurtzearren –argazkiak koloretan

jartzeko ideia ere bertan behera utzi genuen–, jatorrizko irudiak bere horretan utzi nahi izan

ditugu, baina, beheko aldean, itzulpenak, izen ofizialak eta abar jasoz.

Era berean, kontsultak errazteko eta ahalbidetzeko, kapitulu guztien hasieran, aztertuko den

udalerriaren izena dakarren orri bat aurkituko duzue.

Javier Barrio Marro

Zuzendari

Enkarterrietako Museoa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!