11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Hitzaurrea

Jatorriak…

Liburu hau hogei urte baino gehiagoko tartean egindako proiektu biren amaiera gisa sortu da.

80ko hamarkadaren hasieran, Juan de Amestik, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos

erakundearen babesarekin, Bizkaiko Enkarterri eskualdean kontserbatzen ziren forjaketa

artistikoko elementu eta piezen ikerketa sistematikoari ekin zion.

Lan luze, neketsu eta pazientzia handikoa izan zen –hainbat baserri, jauregi eta eliza bisitatu,

argazkiak egin eta neurriak hartu, figuren eskalako marrazkiak egin, ikerketa konparatiboa…–,

eta dokumentu horiek apurka-apurka argitaratu zituen Eusko Ikaskuntzaren Ondare-Cuadernos

de Artes Plásticas y Monumentales argitalpenean, 1982 eta 1988. urteen artean.

Edozelan ere, egilearen asmoa lan osoa batera argitaratzea zen.

Eta, halaxe, 2008ra heldu ginen. Urte horretan, Bizkaiko Batzar Nagusien jabetzakoa den

Enkarterriko Museoak (aintzinako Abellanedako Batzarretxean kokatuta, Sopuerta) Enkarterrin

geratzen ziren burdinolen hondarrak berraztertzeko lanari ekin zion, El Pobal Burdinola-

Museoaren (Muskiz) lankidetzarekin.

Lan horretatik, bi erakusketa sortu ziren: “Enkarterriko burdinolak. Mantendutako ondarea”

eta “I-II pieza. Mollinedoko burdinolako ikatzari eta zainari buruzko koadernoak. Artzentales.

1784-1785”. Era berean, hainbat jarduera (hitzaldiak, ibilbideak eta abar) ere egin

ziren, eta, azkenik, argitalpen bat: “Enkarterriko burdinolen historiari eta ondareari buruzko

ikerketarako sarrera”.

Erakusketak zirela eta, Juan de Amestik Enkarterriko forjaketa artistikoari buruzko hitzaldia

eman zuen, eta, kontaktu horretatik, bere lana oso-osorik argitaratzeko ideia berreskuratu zen.

Hain zuzen ere, “Forjaketa artistikoa Bizkaiko Enkarterrin” izenburua emango zitzaion.

Modu horretan, Enkarterrietako Museoak hasieran uste zuena baino ikerketa handiagoa osatu

zuen. Ez ginen soilik mugatuko burdinolen maila historikora eta ondare arlora; aitzitik,

bigarren maila batera zabalduko genuen: burdinoletan produzitutako burdinarekin egindako

piezetara, hau da, forjaketaren mundura.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!