16.08.2023 Views

Haritzaren aterpean

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Haritzaren

aterpean

Bienvenidos y bienvenidas al maravilloso

mundo del cuento ilustrado.

Apuleyo Ediciones desea a todos los niños

y niñas una feliz lectura que inspire vidas

y llene de valores sus sueños.

¡Comenzamos!

Urteak joan urteak etorri, lehorte-sasoiak iritsi ziren, hainbat urtez luzatu zirenak.

Nekazariak dirurik gabe gelditu ziren. Biltzeko uztarik ez zegoenez eta beren

etxeak mantentzeko adina irabazi ez zutenez, utzi egin zituzten lurrak.

Gizonak Europako beste leku batzuetara joan ziren lan bila,

beren familiak mantendu ahal izateko.

—Zabaldu atea, ez dugu

hemen itxita egon nahi!

Tenperatura jasateko modukoa zen iraileko arratsalde batean, leku zoragarri batera eramaten

zuen errepiderantz joan ginen. Lurrezko bide bat hartu genuen kortijo baten bila

eta, urrutian, gaztelu bat ikusi genuen. Aspaldi ipuin bat kontatu zidaten, eta, agian, hura

izan zitekeen ipuin hartan azaltzen zen tokia. Hurbildu ginenean ate bat ikusi genuen.

Burdin hesi herdoildua eta baldarra zuen. Bazirudien ez zela inor bizi. Barrurantz begiratu

genuen, eta, kortijoaren patioan, zaindu gabeko zakurrak, ahateak, oiloak eta lurrean

mokoka ari ziren indioilarrak ikusi genituen. Oso zikin zegoen dena. Pena sentitu genuen,

hain bakarrik eta giltzapeturik zeuden animalia haiengatik.

Bat-batean, zakurretako bat guregana etorri zen:

Gizon bat etortzen zaigu

arratsaldero janaria eta ura

ekartzera. Baina ez gara

patio honetatik irteten eta

aspertu egiten gara.

Gabonetan saltzeko

ere ez gaituzte

hazten jada

Animaliak kontatu zigun bere bizitza jada ez zela amestutakoa, bere aiton-amonen

garaian hango animalien bizitza hobea zela. Gazteluan jende asko bizi zela ere kontatu

zigun, nagusiak eta morroiak zeudela, eta alai eta oparo bizi zirela.

Baina beste garai batzuk iritsi ziren eta lekua abandonatuta geratu zen. Jabeak hil

ondoren, oinordekoek landan bizitzeari utzi zioten, eta lurrak arduradun gabe gelditu

ziren. Gazteluan bizi zirenek ere soroarekiko interesa galdu zuten.

— Eta nor arduratzen da orain honetaz guztiaz? — galdetu nuen.

Bazter batean George Orwellen “Abereen etxaldea” liburua

irakurtzen zegoen oiloetako batek zera esan zuen:

Liburu honetako etxaldean

egin zutena egingo dugu,

iraultza bat. Eta zarata

egiten badugu, entzun egingo

digute.

kua... kua...

kuaaaa...

Ahatetxoak lurra mokoka ari ziren etengabe, eta, oiloari

entzun ziotenean, baietz egin zuten buruaz, eta poz-jauziak

egin zituzten oihuka, kua... kuaaaaa.

Orduan esan nien:

—Oso ideia ona da, hemendik ateratzen lagunduko dizuegu. Gizon hori datorrenean,

beldurtu egingo dugu irteten utz diezazuen; eta zuek aprobetxatu aukera ihes egiteko.

Handik gutxira, gizona iritsi zen eta galdetu genion:

—Zuk ematen diezu jaten animalia hauei?

— Bai! Baina hau desastre hutsa da! Inor ez da etortzen, ezta jabeak ere, animalia gaixo

hauei jaten ematera. Niregatik ez balitz, aspaldi desagertu ziren. Landako bizitza jada ez

da lehen zena Toki honen jabe berriak Madrilen bizi dira, eta lurrak hainbat nekazariri

alokatu zizkieten. Lana makinekin egiten da eta jada ez da animaliarik erabiltzen. Lehen

hemen landatik bizi ziren, eta ematen zuenarekin familia askok lortzen zuten mantenua.

Gazteluko jabeek neskame asko zituzten eta festa asko egiten ziren. Bizitasun handia

zegoen, animalia asko: zaldiak, astoak, ahuntzak, ardiak, zezenak, behiak, katuak... eta

denetatik ateratzen ziren etekinak. Gaur egun zakur hauek bakarrik geratzen dira, bi

indioilar hauek, ahate hauek eta oilo gutxi batzuk; denak bakarti eta triste.

A zer pena bertako

jendea joan izana

Aitonak Kea!

—Kea aitonak kontatu zidan garai batean oso zoriontsuak zirela. Animalia guztiak oso alai

zeuden —gogoratu zuen zakurretako batek—. Arratsaldero ateratzen ziren gaztelutik

paseatzera, asto baten gainean ur bila zihoan neskato batekin; animalia guztiak kantari

joaten ziren haren atzetik.

—Baina gizona! Animalia hauek aske bizi nahi dute, ez dute hemen bizi nahi, beti

giltzapetuta —bota nion—. Atea ireki zeniezaieke noizean behin

zelaian paseatzera irten daitezen.

— Baina ohituta daude horrela bizitzera, eta gauez etxera itzultzen dira. Erosoak dira!

Edaria eta janaria ekartzen diedan bitartean — kexatu zen gizona.

— Bai, baina nahiago lukete bizitzeko beste modu bat, dinamikoagoa, asperduraz kexatu

besterik ez baitute egiten — saiatu nintzen...

—Joan daitezela! Horrela ez dut etorri beharko haiei jaten ematera. Orduan ikusiko dugu

nola moldatzen diren.

Animaliatxoak irten eta denak batera joan ziren arte handi bat zegoen errekasto baten

ertzeraino. Artearen azpian babestu ziren eta bertan pasa zuten gaua. Egunez, landan

ibiltzen ziren korrika, eta beroa zutenean, artearen itzala bilatzen zuten.

—Tira, lagunok, ea nor den bizkorrena! Goazen ibaira bainatzera eta, agian,

karramarroren bat ere harrapatuko dugu —esan zuen zakurrak.

Eguerdi partean beroak gogor jo zuenean, arte zaharrera itzuli ziren. Baina jada ez

zeuden bakarrik; txerri iberikoen talde bat ezkurrak jaten ari zen patxadaz. Txerri

zaharrenak esan zien:

—Artea oso handia da eta denok sar gaitezke, baina arau batzuk jarriko ditut.

—Zer arau? —galdetu zuen zakurrak jakin-minez.

—Atsedenerako espazioa eta ordua errespetatu beharko dituzue, zaratarik egin gabe.

Zein arau?

Tira, lagunok, ea nor den

bizkorrena! Goazen ibaira

bainatzera eta, agian,

karramarroren bat ere

harrapatuko dugu

Zein arau?

Eta kronikek diotenez, oso pozik eta zoriontsu bizi izan ziren horrela; aske. A, eta ipuin

guztietan bezala, eperrak jan zituzten.

Irakaspena:

“Zuhaitz onak, itzal ona”

©María del Carmen Pirez García (de la obra)

©Apuleyo Ediciones (de esta edición)

©María del Carmen Pirez García (de las ilustraciones)

Primera edición en Apuleyo Ediciones: Julio 2023

Diseño de cubierta: Claudia Álvarez Vega

Corrección: Isidoro Cidre González

Maquetación: Francisco José Cordero Mora

Coordinación editorial: Isidoro Cidre González

info@apuleyoediciones.com

www.apuleyoediciones.com

ISBN: 978-84-19648-74-7

Depósito Legal: H 182-2023

No está permitida la reproducción total o parcial de este libro, ni su tratamiento informático, ni la transmisión de ninguna forma o por cualquier medio, ya

sea electrónico, mecánico, por fotocopia, por registro u otros métodos, sin permiso previo y por escrito de los titulares del copyright

Hecho e impreso en España - Made and printed in Spain

Zer gerta daiteke baserriko animalia batzuk giltzapetuta egon eta aske

izan nahi badute? Eskubiderik al dute landatik korrika egiteko?

Istorio honetan zerbait gertatzen da, ametsetako askatasun hori

lortzera bultzatzen dituena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!