23.12.2012 Views

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DONOSTIKO BONBARDEOA

1875 urteko udaran, Gipuzkoa guzia,

kosta aldeko erriak izan ezik, karlisten

mende zegoan.

Orduan, Donostia artu nairik, kañoiak

Arratzain mendian jarri, Bordatxo

eta Benta-zikin esaten zaion ortan,

eta tiraka asi ziran. Arratzain mendi

ori Usurbil eta Igeldo bitartean dago,

Donostia andik oso bistan eta mendean

artzen dala. Gaurko autopista pasatzen

da, oso gutxi gora-beera, karlistak

beren kañoiak jarri zituzten tokitik.

Diario de San Sebastián ortan,

bonbardeo orren berri ia egunero ematen

da.

Iraillaren 28-an ekin zioten. Gaueko

bederatzi ta erdietan tiratzen asi eta

goizeko iruretan bukatu. Berreun bat

granada bota omen zituzten. lru edo

lau kañoi omen ziran. Bitartean,

Donostiko eliz-torretan su-kanpaia jotzen

zuten.

Biaramonean, granada batek kartzelan

erori eta bi emakume zauritu zituan.

Beste bat, Santa Teresako mojen

baratzan erori zan.

74

Ondoko egunetan ixillaldi bat izan

zan. Arratzain mendian iñor gutxi

ikusten zan. Arratzain-goitin eta

Benta-zikiñen, kañoi-lekuak konpontzen

eta antolatzen ari ziranak beste

iñor etzan ageri. Baiña urriaren 9-an

berriz ekin zioten.

Donostiko gazteluan eta Santa

Mariko torrean beti izaten omen zan

batenbat katalejoz begira; eta, kañoiaren

kea-edo ikustean, kanpaiari eragiten

zion, kalean zebillen jendea etxe­

-barrenetan leenbaileen izkutatu zedin.

Ala, gazteluko eta Santa Mariko

kanpaiak asten ziran leenengo; eta,

aiek entzundakoan, erriko beste guziak

segi atzetik. Kanpai-otsa entzun eta

granada erori bitartean, bulebarra alde

batetik bestera korrika pasatzeko ainbat

denbora izaten omen zan.

Bein batez, granada bat sukalde batean

sartu zan, iru soldadu bertan beren

arrantxua maniatzen ari zirala; baiña

iñork etzuan ezeren okerrik izan.

Beste batez, kalean zijoan gizon

bati granadak jo eta buma kendu zion,

eta buma bueltaka lurrera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!