23.12.2012 Views

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Itz-lauz edo prosaz ere idatzi zuan

Bilintxek. Orrelakoak lau lan ditu.

Manterolak aren esku-idatzietan arkitu

zituan, eta bere bertso-bilduman

kopiatu, onen 41-garren orrialdetik 46garrenera.

Baiña 41 eta 42 orriak falta

dira orain. Batenbatek indarrez atera

eta eramanak dira.

Ala, leenengo eta bigarren idazlanak

ez daude orain, eta irugarrenaren

puska bat ere ez, " ... batian, sentitzen

det barrena ... " dion ortaraiño, alegia.

Baiña Manterolak bere Cancionero

Vasco-n(l) argitaratu zituan eta ortxe

oso-osorik daude.

Guk ere Bilintxen esku-idatziak

izan ditugu esku artean. Baiña oiek ere

ez dira gaur danak gordetzen. Orriren

bat-edo galdu da ortik ere. Onela daude

orain: leenengo idazlana oso-osorik

falta da; bigarrena, oso-osorik dago;

irugarrena, " .. . arki litezken politenak

... " esaten duan ortan bukatzen da;

eta laugarrena oso-osorik dago.

Ala, liburu ontan argitaratzeko, batzuetan

Bilintxen esku-idatziei kopiatu

diegu; bestetan, Manterolaren bildu-

ITZ-LAUZ

387

mari; eta beste batzuetan Cancionero

Vasco-ri.

Zenbait aldiz, Bilintxek eguiñ, nería,

batequiñ, esnia, aiñ, beiñ, biar eta

abar idatzi zuanean, Manterolak egin,

nerea, batekin, esnea, ain, bein, bear

eta abar zuzendu zuan. Baiña oiek danak,

orain baiño leen esan degunez,

Bilintxek utzi bezela errespetatu bear

dira.

Lau idazlan oiek, esan bezela,

Manterolak bere Cancionero Vasco

dalako ortan argitaratu zituan; gero,

Bilintx - Neurtitzak eta neurri gabeko

itzak, 1911, Donostia liburuxkan kaleratu

ziran. Dakigunez, argitalpen au

Euskal-Esnalea-k atera arazi zuan.

Manterolak Páginas inéditas en

prosa ezarri zien izenburutzat idazlan

auei. Guk naiago izan degu Itz-lauz

ipintzea, besterik gabe.

Izenburuaren urrena, itz-lauz ere

poesía egin ditekeala eta Bilintxek

idazlan auetan ortatik asko duala esaten

du Manterolak. Guk ere ala derizkiogu.

Ondoren onela dio:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!