23.12.2012 Views

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

Bilintx, bertsoak eta bizitza - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparteren bilduma ortan bertan,

sail au bertso-paper batean ere badago.

Paper orrek egillearen firma badu:

Vilinch; baita moldiztegiaren izena eta

urtea ere: "Donostian: Pio Baroja-ren

moldizteguian, 1862-garren urtian".

Bertso-paper onek Manterolaren

bildumak eta Bonaparteren egunkari­

-puskak bezelaxe ditu bertso guziak.

1ru toki auetan, izenburuaren azpian

eta bertsoen gaiñetik, erdal bertso

au.irakurtzen da:

Tantafrase inútil y rodeo,

a mi corto entender, no es mas que ruido;

pero también a mí me entra deseo

de echarla de poeta, y el oido,

palabra tras palabra colocada,

con versos regalar "sin decir nada".

(El diablo mundo, poema de D. José

Espronceda.)

Ezin esan erdal bertso ori Bilintxek

berak ala besteren batek erantsia dan.

Bilintxen paperetan beste bertso­

-paper bat ere agertu da sail onekin.

Urterik ez du esaten, baiña Bilintxen

denborakoa izango da. Moldiztegiaren

izena, berriz, onela du: Imp. de Pozo y

Comp.ª - Andía, 2 accesorio". Onek

ere aurreko oiek bezelaxe ditu bertso

guziak.

Etxeberri eta Gimon-en Ecos de

Vasconia kanta-bilduman ere badator

bertso-sail au, 19-9arren zenbakian,

bere doiñuarekin. Doiñua eta bertsoak

zein zeiñenak diran adierazteko, onela

esaten da: "Música de Felipe Gorriti.

Loriak

187

Poesía de Vilinch". Bertsoak aldaketarik

ez dute. Doiñua urrengo orrialdeetan

eskeintzen diogu irakurleari.

Aurreneko bertsoak zerbait berezirik

badu. Beste guziak zortziko txiki

jatorrak dira; lerroak zazpi eta sei silabekin

antolatzen diranak, alegia. Baiña

leenengo orrek sei silabakoak ditu lerro

guziak. Ori ala naita moldatu dala

dudarik ez da. Baiña Bilintxek orrelakorik

zergatik egin zuan, guri beintzat

etzaigu burura etortzen.

Gizon ikasiak oraingo adierazpenaren

bearrik ez dute noski. Baiña gure

irakurleen artean erromatar mitolojiaren

berri ez dutenak izango diralakoan,

eta bat baiño geiago gaiñera, zerbait

esan dezagun bigarren bertsoaz.

Garai bateko erromatarren jaungoiko

bat aitatzen du or Bilintxek.

Bederatzigarren bertsoan, berriz, izena

ere esaten du: Cupido. Aur bat omen

zan, itxua edo begiak estalita zituana.

Fletxak edo azkonak tiratzen zituan;

eta, ikusten ez baitzuan, nora etzekiala

tira ere. Ala, edozein jo eta eritu zezateken

aren azkonak, eta zauritutako ori

maiteminduta geratzen zan. Beste gaitzik

etzuan.

Orregatik esaten du Bilintxek jaungoiko

itxuaren mendean dagoala; eta

ondoren, bederatzigarren bertsoan,

Cupido-k fletxakin berriro eritu duala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!