07.07.2020 Views

BOGA 2020

GUÍA BOGA es la publicación oficial de la Eusko Label Liga y la Euskotren Liga, la máxima competición del mundo del remo, organizada por la Asociación de Clubes de Traineras (ACT).

GUÍA BOGA es la publicación oficial de la Eusko Label Liga y la Euskotren Liga, la máxima competición del mundo del remo, organizada por la Asociación de Clubes de Traineras (ACT).

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AURRERAKA

Galizian ekin genion lehenengo aldiz EuskoTren ligari duela dozena bat denboraldi,

2009ko uztailean. Gipuzkoako selekzioaren izenean eta egurrezko traineru batean.

Urtebete beranduago, 2010ean, etxeko traineruaren debuta izan zen. Hasieran selekzioka,

ondoren sailkatze sistema bidez eta egun play off bidez. Sailkatze sistema

horretan urtero parte hartu ondoren 2013an lortu genuen gure postua. Pausu bat

aurrera emanda, beste bat atzera eman genuen 2014an kanpoan geratuta. Urte hartan

Kontxarako lehen txartela lortuta (artean lau bakarrik ziren) 2015ean indartsu

itzuli ginen ligara eta bost denboraldi beranduago lortu genuen ligan lehen garaipena.

Eta Orioren lehen liga.

Lehen edizioan parte hartzeaz gain Gipuzkoaren izenean garaipen batzuk gozatu

ondoren, hurrengo urteetan kanpotik ikustea tokatu zitzaidan, telebistaz hain zuzen,

noizbait bertara jauzi egingo amesten. Gogoratzen naiz ligara sailkatu ginen lehen

urteez, irabazlearengandik 40 segundo baino gehiagora iristen ginen beti, kamaren

fokuetatik urrun, barneko kameraren zozketan zorterik gabe, eta telebistako planotik

at. Gure artean komentatzen genuen, ea bihar telebistako planoan ateratzen garen,

ez da seinale txarra izango! Egun, ligan dauden traineru guztiak sartu ohi gara plano

berean.

Plano berean lau traineruak sartzea da benetako erronka. Eta bidean goaz. Ligari esker

lehiakortasun maila urtetik urtera handiagoa eta hobeagoa egiten dugu denon artean.

Seriotasuna ekarri dio lehiari. Espektakuloa bermatzen ari da eta azken urteetan ligak

hobera egin badu taldeen garapenari esker izan da. Horretan dihardugu talde guztiak,

bai EuskoTren-ekoak, bai ETEkoak eta baita Galiziako ligakoak ere.

EuskoTren liga zutabe garrantzitsua da tostako emakume arraunlarientzat. Zutabe

horren eraikitze prozesua, pixkanakakoa eta etengabeko garapenean gauzatu da.

Egokitzen joan da, garai eta beharren arabera eta horretan jarraitzeko asmoa azaldu

du. Ligari esker, emakumearen traineruko tosta arraunketa telebistan ikustaraztea

posible egin du. Hasierako pauso hauei esker urtetik urtera, emakume gehiago gara

traineruetan, elkarte gehiago uretan eta nola ez, emakumezko arraunlari gehiago

beste kategorietan ere. Guzti honek, sekulako bultzada eman dio emakumezkoen traineru

jarduerari hainbat esparrutan: kopuruan, elkarteetan, lehiaketetan, txapelketetan

eta nola ez, emakume arraunlarietan.

Emakume arraunlarien kirol aktibitateari seriotasuna ezartzen erakutsi dio Ligak.

Gure konpromisoa areagotu egin da eta ingurukoez gain kanpokoei ere erakutsi die.

Ezin ahaztu jarraitzaileez, elkarteetako kideez, laguntzaileez eta inguruko guztiei

genero berdintasunean murgiltzen lagundu duela, gizonezkoen gai hutsa zenetik

gizon-emakume jarduera izatera bideratuz. Gure dedikazioa gehitzen doa, pertsonalki

egin beharrekoei "profesionaltasun" gehiagorekin egitea bultzaraziz. Azken finean,

kirolari hobeagoa izaten laguntzen digu. Zer esanik ez, kirolari eredu gara herriko haurretan,

mutilen antzera eta hori herrian sumatzen dugu. Dozena bat urte pasa dira,

luze eta ziaboga asko eman ditugu baina oraindik ziaboga eta azken luze gehiago

dauzkagu egiteko.

2020ko denboraldiari begira jarriz gero zer esan? Berezia izango da. Berezia titulua

defendatzera aterako garelako, berezia udaberri osoa uretaratu gabe igaro dugulako,

berezia ergometroei zukua ateratzen saiatu garelako, ez dugulako tosta kidearen

besarkadarik izan eta hain talde kirola den honetan bakarka inoiz baino ordu gehiago

sartu ditugulako. Berezia izango da eta berezia egingo dugu. Arraun egingo dugu norberarentzat

eta nola ez, taldearentzat eta jarraitzaileentzat ahalik eta berezien egin

dadin.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!