11.07.2015 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 30 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 30 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 30 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18 MANUEL DE LEK.UONA. OBRAS COMPLETASDANTZADantza, ots! askotan gorputzaren ibilli xume bat, atzera ta aurrera.Dantza xumea, kantua bera oi dan bezela.Aurrak, beti ere, beren kantuari gorputzaren ibilli pixka batekinlaguntzen diote. Umeak, Ikastolan, Aita Gurea kantatzean —eta betiere kantatu egiten dute— exerita daudela, gorputzari eragin txiki bategiten diote, atzera ta aurrera.Gorputzaren ibillitxo ori, beti ere berdiña, beti ere neurtua egin oidute, danok batean, ibilli ritmikoa, alegia.Aurrak, ritmoaren sena, instintoa, oso bizkorra du. Ez bertsoa kantatzenari danean bakarrik; baita itz-lauzko, prosazko, zatiren bat kantatzeanere. «Aita gurean» adibidez. «Aita gurea» kantatzean —bi notadunkantu xume-xume artan— berak bereala arkituko dute itzen barruanezkutaturik dagon ritmoa, naurria; eta ritmo ortan erabilliko dutedanok gorputza: era ontan, gutxi-gora-beera, guztiok dakizuten bezela :«Aita gure/a zerue/tan zaude/na san/tifikatu/a izan be/di zure ize/nabe/tor guga/na zu/re erreinu/a e/gin be/di zu/re borondate/a no/lazeru/an a/la lurre/an». Olaxe dana : kanta ta dantza.Eta ola betetzen da umeen Olerkian, arrigarri-arrigarriro, arakoorain iru milla urteko Grekoen Odaz asan oi dono : Grekoak, berenOdak —beren Olerkirik ederrenak— etzituztela esan utsik, rezitatu utsikegiten; kantatu eta dantzatu egiten zituztela denbora berean; ola eginoi zuala Sofokles'ek bere Tragediak Teatroan ematean : odaren itzakkantuz eta dantzaz idartzen zituala, Tragediaren Koroa Proszenioandirijitzen zuanean.Umeak ere, iru milla urteren buruan, orixé egiten bait dute... Eta,geaiago oraindik, ye-ye-jendeak ere ba dirudi beste orrenbeste egin naidutela, beren gorputz-biurriketa naasi oietan...Itz bitan : umeak beren ritmo-senari jarraituaz, dantzatuak nai dituztelaberen kantuak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!