10.07.2015 Views

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Joan Inazio Iztuetak dauzkan ainbeste alderdi eder eta arrigarrienartean, ba dago bat oso gutxi ezagutzen dana, ta laburki bederik, ikasibearrekoa: Bere bertsolaritza, bere olerkari-arnasa. Zalantzik gabe, esandezakegu, oraindik Iztuetaren alde au ez dala bear bezela ta gutxigorikere ikasi ta aztertua izan. Eta ori, erriko gaiak erabiltzea ta bertsotan jarrita abestea, bere joerarik aundiena izan zala. Lan ortantxe, ain zuzen,Iztuetaren nortasuna ta ospea sendotu ta zabaldu ziran eta.Joan Inazio Iztueta mutill argia zan. Eresi ta musikarako, belarri onekoa.Gaztetandik sortu zitzaion ba, olerkari antzera mintzatzeko gogoa tairrika. Zalantzik gabe, Iztuetak bertsolari ta olerkari arnasa zeuzkan, etagriña onek iraun zion il zan arte. Inguru guztiari begiratzen ziola, zentzudenak zabaltzen zituala edozeiñ erako* giroari, eziñ esaneko zaletasun batbere barru-barruan nabaritzen zuala... bere goi-atsa irtetzen zala esandezakegu, lau bertsotako aapaldietan bere "Guipuzcoaco Condaira" tabeste bere lanak, bertsolari abesten zituanean.1802'ko otsaillan, Billabonan, Amezketako Zabala ta Hernaniko Chabalateguibertsolarien artean eratu zan leiaketan, epailari aukeratua izateak,nik uste det zer-edo-zer baiño geyago ere esan nai duala. Artean,33 urte besterik ez bazeuzkan ere, Goierri'ko mugetatik aruntz, Guipuzkoaosoan ezaguna zala, garbi asko adierazten du. Bere dantza liburuan,Iztuetak berak esaten baldin badigu ere, berak ezinda, bere ordez PernandoAmezketarra joan zala.Leiaketa klase auetara zeñen egotzia zegon, eta beroietara nolakozaletasuna zeukan, garbi asko adierazten digu Ladislao Velascok (1) itz--egiten digunean, "del certamen más notable que ha conocido este siglo"(siglo XIX), y que tuvo lugar el último día de los iñauteris o carnavalesen Tolosa, entre Zabala, Fernando, Chabalategui, y Altamira, el 2 demarzo de 1802.Iztuetak bertsotako zeukan joera ta zaletasun auek, (bere bertsoetatikzati txiki bat besterik ez degu ezagutzen), trebetasun aundiegiarekin,Karmelo Etxegaray jaunak esan zuana ezeztatzen dute. "Iztueta manejabaa su arbitrio la prosa vascongada, pero no así el verso, que se lemostró siempre rebelde... a excepción de una sola, en que su alma(1) "Los Eúskaros en Alava, Guipúzcoa y Vizcoya. Sus orígones, historia, lengua,leyes costumbres y tradiciones". Barcelona 1879, 554 págs.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!