10.07.2015 Views

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

Iztueta´ren olerkiak.. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Joan Inazio Iztueta'ren bizitza itz gutxítan azaltzea ez da oso lanerreza. Zaldibia'n, 1767'ko azaroaren 29'an, jaio zan Joan Inazio Iztuetajauna. Ta Zaldibin bertan, bere etxe Iztueta-enea'n il zan, 1845'ko abuztuaren18'an, iya larogei urte zituala. Bizitza luzea benetan. Eta betea.Europa, Españi ta Euskalerrian, makiña bat gorabera, burruka ta gudaizan ziran urteak aiek! Iztueta bera ere ,aruntza ta onera, ederki astindutaibilli zan denborak.Joseph Iztueta, Lazkaukoa, ta Maria Inazia Etxeberria, Zaldibikoa,ziran Joan Inazioren gurasoak. 1755'ko, otsaillaren 24'an ezkondu ziranZaldibian. Arek, 23 urte, ta onek, 18, zituztela. Amabi seme-alaba izanzituzten: 7 mutill eta bost neska. Joan Inazio, bostgarrena zan. Artu-emanaundienak, bere anai zarrenarekin, Diego Inaziorekin, izan zituan JoanInaziok. Baita Maria Ana, Jose Maria ta Frantzisko Inaziorekin ere.1783 urtean, jaso zuten Joan Inazio'ren gurasoak, hMela-enea etxea.Joan Inazio jaio baño len, urte bat aurretik. Onek esan nai du, etziralaizan lastaigille beartsu batzuk, askok esan oi duten bezela, aien beartasunanabarmendu naiean. 1803'ko epaillaren 2'an, 12.999 "vellon"--errealen balioa ezarri zioten etxeari. 1773'an Joan Inazío'ren aita, JosephIztueta, asita zegon aundizki-agiria ateratzen. Ementxe ikusten da, berearbasoen langintzak ospetsuak zirala. Ta ala zegokien Lazkauko torre--etxetik zetozen ondorengoai. Gaur ere, antxe ikusi leike etxe onenaurrean arrizko armarri aundi bat, aurrekoen aundiaren ezaugarri batbezela.Sevilla'ko Indietako' artxibo edo agiritegian, Joan Iztuetaren izenaarkitzen degu; Lazkaun jaioa, ta Guatemalako Gueçalagan illa. JoanInazio'ren aita, Zaldibi'ko udaletxeko diru-zai bezela agertzen da. Taeliz nagusian beren ill-obia ba-zeukaten. 1789'ko agorraren 29'an, 53 urtekin.il zan. Bere emaztea berriz, 1808'ko epaillaren 14'an, 19 urtetanalargun egon ondorean, eta gorabera ta naigabe ugari igaro-ta. JoanInazio espetxean zegolako, ta Jose Mariak jaramonik egiten etziolako,biotz-miñ aundiak igaro bear izan zituan. Frantzisko Inazioren izkutatzea,ta arrastorik gabe gelditzea. Ba-zitekean izatea, Joan Inazioren semeenardura bere gain artu zualako. Joan Inazio denbora luzean egon baitzan expetxean, eta bere erraiña, Linzuain'go joakina ere 1802'ko urteanil egin bait zan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!