09.02.2015 Views

IDAZ-LAN GUZTIAK - Euskerazaintza

IDAZ-LAN GUZTIAK - Euskerazaintza

IDAZ-LAN GUZTIAK - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARTE-IZTI : ESTETIKA 17

GOTIKOA

Erromanikoaren ondorena da Gotikoa. (Erromanikoa, gure artean,

XII, XIII gizaldikoa; Gotikoa, XIV, XV, XVI gizaldikoa).

Erromanikoa, Arkitektura "txukun, goxo"; Gotikoa, "aundi, arrigarri"

da.

Elizaren planta, Gotikoak, berez, Erromanikoaren antzekoa du:

gurutze latinoa. (Gure artean Elizarik geienak gurutzetu gabeak ditugu).

Arkitektura gotikoaren ezaugarririk nabarmenena, ate ta leioetako

uztai-erdi, arkua da: Erromanikoan arkua arku jatorra da, erabat bizkar-biribilla;

Gotikoan arkua, arku muturduna da, bizkar txorrotx.

Beste ezagungarria: Erromanikoak leioak, leio txikiak ditu; Gotikoak

leio aundiak. (Gure artean, ez ain aundiak; bañan, berez, ileio luze

goreak: saietseko ormaetan beetik gorañokoak). Ormak berak, orma zabal

ez baño, pilastra zutak, arkuz —arku zorrotzez— alkartuak. (Ikus,

adigarri bezela, Donoistia'ko "Artzai Onaren" Eliza; berri samarra da,

dana gotiko jatorraren neurrian orain irurogei urte egiña).

Torreak ere, zorrotzak.

Absidea ere, ez danbolin-antzeko biribilla, zortzi aldeduna baizik,

dana ertz bizi.

Barruan, goiak, bobeda-sapai; arkutik arkura, zain gurutzetuak, tar.

tea tupa-arri ariñez berdindua. (Gure artean gero ta gero ere —XVI-

XVII gizaldian ere— gotiko-erako bobedak egiten dira. Ikus Ernani'ko

Elizan. Zañak, zain gurutzetuak, ugariak).

Arkitektura Gotikoak ira aldi izan zituan, gero ta apañagoak; irugarrena,

batez ere "Gotiko loratua" deritzana. Irugarren onek leertzerañoko

alegiñak egin zituan, Gotikoaren berezko laztasuna gozatzen, arku

gotikoaren bizkar zorrotza amustuaz, eta konope-arkua sortuaz. (Gure

artean gotiko jatorrekoa da San Bizente Donostia'ko Eliza; eta irugarren

garaikoa San Telmo'rena. Sapaietako zañetan azaltzen da, batez

ere, irugarren aldiko apaindu-gogo aundia).

ERRENAZIMENTUA

Irugarren aldiko Gotikoaren ondoren, Itaslia'tik Errenazimentua etorri

zitzaigun.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!