informe anual integrado de la hacienda vasca euskal ...

informe anual integrado de la hacienda vasca euskal ... informe anual integrado de la hacienda vasca euskal ...

ogasun.ejgv.euskadi.net
from ogasun.ejgv.euskadi.net More from this publisher
03.05.2014 Views

AURKEZPENA Zergapideen elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunari buruzkoa den 3/1989 Legeak bere 17. artikuluan adierazten du Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organoaren egitekoen artean Euskal Ogasunaren Txosten Bateratua urtean behin argitaratzea dagoela. Horrela, Euskal Ogasunaren 2004ko Txosten Bateratua aipaturiko ekitaldirako aurreikusitako betebeharrari dagokio. Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde-egitura osatzen duten ogasunen jarduketa azaltzeko garaian txostenaren prestaketaren helburu bikoitza dago. Alde batetik erreferentzi eguneratua izan nahi du Ekonomia Itunari nahiz Euskal Ogasunaren erakunde-ereduari buruz, eta bestetik, gainera era integratzaileaz eta kuantifikatuaz Administrazioaren maila guztien jarduera bildu nahi du bere baitan. Txostena bi atal nagusitan banatzen da eta lehenengoa I. eta II. kapituluetan banatzen da. Kapitulu horietan, hain zuzen ere, gure ogasunaren ezaugarri bereziak aurkezten dira baita haren zerga harremanak eta Euskal Herriaren finantzaketa sistema ere. Horrela, Itunaren edukiari, araugintzarako eta ordainarazteko ahalmenari eta itundutako zergen arteko konexio guneei berrikuste bat ematen zaie. Gainera jaso da baita ere barne antolamendurako eredua ogasun gaiei dagokienez: Estatuari ordaindu beharreko kupoa, zeharkako zergengatiko doiketak, eta euskal erakundeen arteko baliabideen banaketa. Administrazioaren maila bakoitzeko jarduera bigarren atalean aztergai dugu, III. Kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia aztertzen duela eta IV. Kapituluak, ordea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak eta V. Kapituluak toki ogasunak. Kapitulu horietan garatu dira zerga eta ekonomia alorretako kudeaketak azpimarragarrien dituen gaiak, zerga bakoitzari lotuta, eta gainera arauetan izandako aldaketa esanguratsuenei buruz analisi labur bat egin da. Txostenaren osagarri moduan lau eranskin dago. Horietan, foru ogasunen jardueraz gain araugintzan ogasunok eginiko jarduketa aipatzen da zerga eta ekonomia alorretan berauek egin duten kudeaketaren analisia datorrela. Azken analisia dagokio toki ogasunek zerga eta ekonomia alorretan eginiko kudeaketari, berau udalerrien arabera xehatuta datorrela. Bestalde, web orrian, www.ogasun.ejgv.euskadi.net helbidean, hain zuzen, eskura daude 2004ko Txostena nahiz zerga foru araudi erkatuari buruzko Foru Zerga Kodea. 10 Haren ikusmoldea globalizatzailea dela eta, Txostena erreferentzi marko zabala eta orokorra izateaz gain tresna baliagarri eta eguneratu dugu nolabait hobeto ezagutzeko Euskal Ogasunaren ezaugarriak eta berezitasunak zein diren eta halaber, aipatutako Euskal Ogasunak zerga eta ekonomia alorretan eginiko kudeaketa. Txosten hau Zerga- Koordinaziorako Organoa ordezkaturik dauden erakundeei esker sortu da eta haien ahaleginak bitarteko. JUAN MIGUEL BILBAO GARAI Euskadiko Zerga-Koordinaziorako Organo burua

PARTE A Relaciones tributarias y sistema de financiación del País Vasco 11

PARTE A

Relaciones tributarias

y sistema de financiación

del País Vasco

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!