02.03.2014 Views

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Berehala antzematen da mehatxu-maila, hau da, landare mehatxatu bakoitzaren kategoria

babes-erregimen batetik bestera asko aldatzen dela. Landare bat mundu-mailan oso bakana izan

daiteke, bere banaketa-eremu globala oso txikia delako; baina bizi den eremuan populazio oparo

asko izan ditzake, eta litekeena da populazio horiek epe ertainean arrisku larririk ez izatea.

Hori gertatzen zaio Armeria euscadiensis espezieari, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko endemismoari,

edo horren kidea den A. cantabrica –vasconica subsp.–ri (Toloño-Kantabria-Kodes

mendilerroetako endemismoari). Horrelako kasuetan, erkidegoa baino eremu zabalagoko legediek,

landareak mehatxu-maila altuetan zerrendatu ohi dituzte (Kalteberak edo Galtzeko Arriskuan).

Ostera, Erkidegoaren eremuko zerrendek, Bakanen edo Interes Berezikoen mailan sailkatu

ohi dituzte, landareok eskualdean duten arriskua, mundu-mailan mehatxatuta ez dauden espezie

batzuena baino askoz txikiagoa baita. Horrela, EAEn, Diphasiastrum alpinum likopodio txikia

Galtzeko Arriskuan dago, ezagutzen diren populazioak oso-oso txikiak direlako. Ostera, Europamailan,

92ko Habitat Arteztarauaren V. Eranskinean baino ez da ageri, naturan biltzeko eta ustiatzeko

kudeaketa-neurriak izan ditzaketen espezieen artean. Zerrenda guztietako (probintziakoak,

eskualdekoak, naziokoak edo nazioartekoak) mehatxu-mailak homogenizatzea ez da lan erraza.

Horren eragileak landareen banaketa-areak dira, izan ere, ez baitaude bi landare eremu berdinberdina

eta gainezargarria dutenik. Horrez gain, badakigu populazioek ale-kopuru eta bizkortasun

oso desberdinak izan ditzaketela. Ondorioz, itxuraz sinplea den gai honetan adostasuna lortzea

ez da batere erraza.

Edonola ere, indarrean dagoen “Espezie Mehatxatuen Euskal Zerrenda”, lehen pausua da

EAEko landareak legez babesteko, eta hainbat taldek Naturzaintzari, hots, Naturaren Kontseilu

Aholkulariari, egin diezazkioketen proposamenekin hobetu daiteke. Horri, abian jar daitezkeen

berreskuratze- eta kontserbazio-planak gehitzen baldin badiogu, etorkizunean posible izango da

landare batzuen mehatxu-mailak aldatzea, eta oraindik katalogatu gabe dauden beste batzuk legez

babesteko katalogoan.

SARRERA • INTRODUCCIÓN 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!