Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua
Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua
Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Horiez gain, beste ekimen batzuk ere bideratu dituzte, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Foru Aldundiren

batek. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren 262/1983 Dekretuak gorostia (Ilex aquifolium) babesten

du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4/1990 Foru Dekretuak beste hamar zuhaitz Interes

Bereziko espezietzat jotzen ditu.

EAEko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea izan zen oinarria Basa eta Itsas Faunaren

eta Floraren Espezie Mehatxatuen Euskadiko Zerrenda egiteko. Landare baskularrei dagokien

zatia Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1998ko uztailaren 10ean emandako

Aginduaren bidez argitaratu zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arabako Naturaren Institutuko

botanikari talde batek proposamen bat egin ostean, Naturaren Kontserbaziorako Kontseilu Aholkulariak

–Naturzaintzak–, EAEko flora baskularraren 130 espezie eta 6 populazio Zerrendan sartzeko

txostena egin zuen. EAEn azken urteotan egindako flora azterketen ondorioz, 2003ko maiatzaren

20an Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren Agindua argitaratu da. Agindu

horrek orain arteko zerrenda aldatu eta flora baskularreko 21 espezie berri sartzen ditu; horrez

gain, EAE osora hedatzen du aurrez kontuan hartutako populazioa duen beste espezie bat. Hala,

152 espezie eta 5 populazio aurkituko ditugu, egun, zerrenda horretan. Espezie horiek 4 taldetan

sartu dira. Talde horiek, mehatxu-maila handienetik txikienera, ondorengoak dira: Galtzeko Arriskuan

(7 espezie katalogatu dira), Kalteberak (37 espezie katalogatu dira), Bakanak (83 espezie eta

2 populazio katalogatu dira) eta Interes Berezikoak (25 espezie eta 3 populazio katalogatu dira).

Galtzeko Arriskuan dauden espezieak, arrisku larriena dutenak dira. Egungo egoera izatera

bultzatu duten eragileek jarraitzen badute, espezieak galtzeko arriskuan egongo dira, bere populazioak

oso txikiak baitira eta ale gutxi baitituzte. Kategoria honetan, dauden zazpi espezieez

gain, indarrean dagoen “Espezie Mehatxatuen Zerrenda” egiteko erabili zen txostenean, beste

hiru espezie gehiago zeuden, baina Kontseilu Aholkulariak ez zituen onartu. Espezie horiek hurrengoak

ziren: Barlia robertiana orkideoak kokagune ezagun bakarra Bizkaiko kostaldean du, oso

inguru ahulean; Haplophyllum linifolium, “erruden” ahaidea, Ebro ibaiaren Arabako hareatzetan

populazio ñimiño bakarra baino ez da bizi; Nymphaea albak, igebelar zuri ikusgarriak, Arabako

mendietako urmaeltxo txiki batean populazio bakarra dauka.

Espezie Kalteberak, kalte egiten dieten faktoreak zuzendu ezean galtzeko arriskuan egotera

pasako liratekeen espezieak dira. Landare horietako gehienak giza jardueren eraginez larriki honda

daitezkeen habitat ahuletan bizi dira. Horietako batzuk kostaldeko hareatzetan, paduretan eta

barnealdeko hezeguneetan bizi dira, hau da, gizakien eraldaketen aurrean ahulenetakoak diren

habitatetan. Kategoria honetan 37 espezie zerrendatu dira. Hala ere, aurretik egindako txostenean

beste 5 espezie agertzen ziren eta, oraingoz, lege-babesik ez duten espezieak dira: Berula erecta,

oso hezegune ahuletan bizi den unbelifero bakana da; Ephedra fragilis, EAEn bi puntu ezagun

baino ez dituen zuhaixka da; Glaucium flavum, kostaldeko hareatzetako landarea, guztiz kaltebera,

eta azken datuek erakusten dutenez, orain arte ageri zen euskal kokaguneetan jada desagertu

dena; Limonium hibericum, urmael endorreikoetako plunbaginazeoa da, eta kokagune ezagun

bakarra du; Pimpinella villosa, ibai-terrazetan eta barnealdeko hareatzetan hazten den

unbeliferoa da, oso bakana.

Espezie Bakanek eratzen dute talde ugariena. Horien guztien populazioak oso txikiak dira eta

elkarren artean bakartuta daude. Zorionez, zenbait espezie toki menditsu eta malkartsuetan babesten

dira, giza erasoetatik salbu. Horregatik, espezie gehienek ez dute berehala desagertzeko

arriskurik, baina populazioak hain txikiak direnez eta bakartuta daudenez, beraien artean truke

genetiko gutxi daude. Kategoria honetako zenbait espezie aurreko mailetan zerrendatutakoak bezain

bakanak, edo bakanagoak, dira, baina ez dira horietan sartu, habitata iristeko zailak diren tokietan

dutelako, eta horrek ziurrenik giza jarduera suntsikorretatik babesten dituelako. Askotan,

SARRERA • INTRODUCCIÓN 25