02.03.2014 Views

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

— XX. mendeko garapen industrialak eta teknologikoak (XIX. mendearen bukaeran hasi zen)

lurraldean egiten ziren jarduera tradizionalen, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren gainbehera

ekarri zuen, eta behar berriak sortu zituen, hala nola, aisialdia eta turismoa.

Azkeneko gertakari historiko horrek eragin handia izan du EAEn, batez ere isurialde kantauriarrean,

populazioa eta honek ingurune naturalean duen eragina izugarri hazi baitziren. Horregatik,

industrializaturiko herrialde gehienetan gertatu zen antzera, aurreko mendeak eraldaketa

artifizialak eragin ditu, aurretik ingurunean inoiz ikusi ez zirenak, eta hori ingurumen naturalean

argi eta garbi islatu da.

Historiaren ondorioz gure flora-ondarearen egungo egoera horrela laburbildu dezakegu:

— Isurialde kantauriarreko beheko eremuetan baso zaharren aztarnak baino ez dira gelditu.

Horien ordez zelai eta sail atlantikoak, baso-landaketak, giza bizitokiak eta azpiegiturak

egin dira. Inguru horretako flora, neurri handi batean, Europako kontinentean oso hedatuta

dago, eta espezie bakanak edo endemikoak oso urriak dira. Aitzitik, egungo klimarekin

bat ez datorren banaketa duten espezie gutxi batzuk badaude, iratze subtropikalak eta

landare mediterraneoak, batik bat kostaldean, eta bertan landare baskular mehatxatuak

hogeita hamarretik gora dira. Egoera larriena duten espezieak kostaldeko hareatzen, paduren,

labarren eta itsasotik gertu dauden erlaitzen biotopoetara egokitutako landareak

dira. Kokaleku horiek berez oso eremu mugatua daukate eta, horrez gain, giza bizilekuen

eta industriaren garapenaren eragina, bai eta aisialdirako jardueren hazkundearen ondorioak

ere nozitu dituzte. Izan ere, zenbait espezie azken mendean iraungi dira. Badirudi

hori gertatu zaiela Astragalus baionensis, Crucianella maritima, Otanthus maritimus, Silene

uniflora –thorei subsp.– espezieei, eta besteren bati ere bai. Horietako batzuek oraindik

ere populazio oparoak dituzte Ipar Euskal Herriko eta Landetako kostaldean.

— Isurialde mediterraneoan oraindik badaude berezko basoen eremuak, batez ere balio

agrologiko eskasa duten tokietan, baina gehienetan baso helduak berreskuratzeko bidean,

hasierako faseetan daude. Eraldaketa nagusiak haran eta arroen zokoetan egin dira, eta nekazaritzaren

mekanizazioaren eta garapenaren ondorio izan dira. Horrek guztiak sailak

kontzentratzea, lautadako basoak suntsitzea, soroen arteko mugak eta ezpondak desagertzea

eta ubideak larriki kaltetzea eragin du. Horren guztiaren ondorioz, hogei bat landare

baskular daude mehatxu-maila desberdinetan ingurune hauetan. Espezie horietako batzuk

baso-irla txiki eta baliotsuetan daude babestuta.

— Euskal mendiak nahiz eta garaiera handirik ez izan, magal ospeletan iraganeko garai hotzagoen

aztarnak gorde dira, eta horrela Pirinioetan edo Kantabriako mendilerroan estai

subalpetarrean berezkoak diren landareak aurkitzen ditugu gure mendietan, baina egokiak

diren eremu txikietan kantonatuta daude, eta askotan nahiko egoera larrian irauten

dute bizirik. Landare-multzo hau erlatiboki nahiko handia da, mehatxu-maila desberdinetan

katalogatuta dauden 80 bat espezie mendi-inguru horietan babesten baitira. Zorionez,

orokorrean mendietako floraren egoera haranekoa eta gune baxuetakoa baino askoz

hobea da eta, gehienetan, gizakiak eragindako mehatxua txikiagoa da. Badirudi populazio

batzuk bakartuta daudela edo horren urriak direla eragile naturalen edo biogeografikoen

ondorioz.

— EAEn hezegune handi samarrak nahiko urriak dira. Isurialde atlantikoan eta mendietan

zohikaztegi txikiak eta iturburu gutxi batzuk baino ez dira. Isurialde mediterraneoan pixka

bat ugariagoak dira, aurrekoez gain urmael natural gutxi batzuk eta denboraldi batez

ureztatuta dauden gune batzuk baitaude. Baina osasungaitzak direlako usteak edo

SARRERA • INTRODUCCIÓN 21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!