02.03.2014 Views

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Autonomia Erkidegoa, nahiz eta hedadura txikiko lurraldea izan (7.268 km 2 ), gune

ekologiko anitzak dituen lurraldea da eta, horri esker, Europar Batasunaren mailan flora bereziki

aberatsa dauka.

Landare baskularrei dagokienez, subespezie-mailan gutxienez 2.300 taxon daude gure lurraldean.

Kopuru hori herrialde handiagoek dituztenekin alderatuta, hala nola, Herbehereek

(1.220 taxon), Britainia Handiak (1.620 taxon) nahiz Alemaniak (2.680 taxon) dituztenekin, edo

espezietan aberatsagoak diren beste herrialde batzuek, hala nola, Espainiak (8.000 taxon), Italiak

(5.600 taxon), Frantziak (4.630 taxon) edo Greziak (5.000 taxon) dituztenekin alderatuta, EAEk

duen flora-aberastasunaz jabetuko gara, azalera unitateko dagoen landare baskular kopurua oso

altua baita.

Gauzak horrela, esan beharra dago egungo joera aldatzen ez bada, hurrengo berrogeita hamar

urteetan mundu osoan landare baskularren hirurogeita hamar mila espezie desager daitezkeela,

hots, ezagutzen diren espezie guztien laurdena edo bostena. Horri aurre egiteko, eta baliabide

genetiko horiek eta, azken batean, egungo biodibertsitatea, galarazten dituzten prozesuak

aldatzeko asmoz, maila guztietan ahaleginak emendatzen ari dira.

EAEko FLORA

Floraren bilakaera aro geologiko desberdinetan zehar, milaka milioi urtetan gertatu da. Milurtekoek

aurrera egin ahala, fanerogamoak, edo landare loredunak, izan dira arrakasta gehien izan

dutenak eta, batez ere aro tertziariotik aurrera, hauek osatu dituzte Lurreko landaredi gehienak.

Europako kontinentean tertziarioan edo, gutxienez, aro horretako aldi batzuetan, badirudi

baso laurifolioak nagusi izan zirela, egun eremu subtropikaletan edo mediterraneo heze eta epeletan

daudenen antzekoak. Litekeena da aro hartan Europan nagusi zen landarediaren erlikiak izatea

artadi kantauriarrak, ereinotzak eta olibondo basatiak edota kostaldeko iratze subtropikalak.

Aitzitik, kuaternarioan garai hotz luzeak eta klima goxoagoak tartekatu ziren. Lehenengoetan,

gure latitudeetan ez zegoen zuhaitzik edo oso urriak ziren, eta klima goxoagoa zen garaietan,

ordea, basoek lehen galdutako eremuak berreskuratu zituzten. Dirudienez, egun, duela hamar

mila bat urte, glaziarrek atzera egin zutenean hasi zen garai epeletako batean gaude. Giza

asentamenduak garai horretan hasi ziren hedatzen. Beraz, gizakiaren esku-hartzeak neurri handian

espezieen banaketa baldintzatu du. Hala ere, giza eraginaren emendioak ez du garapen lineala

izan; alderantziz, inflexio-puntu batzuk izan ditu. Izan ere, hauek dira floraren egungo egoera

eragin duten inflexio-puntu garrantzitsuenak:

— Abeltzaintza eta nekazaritza garatzean zuhaiztirik gabeko lursailak, larreak, zelaiak eta

lantzeko lurrak beharrezkoak ziren. Orain dela hiru mila eta lau mila urte bitartean hasi

zen, eta landaredia eskala handian eraldatu zen lehendabiziko aldia izan zen. Garai horretan

ere pagadiak hedatu ziren, gehienetan hariztien kaltetan. Pixka bat geroago, beste

zuhaitz-espezie batzuk sartu ziren, hala nola, gaztainondoa, intxaurrondoa, olibondoa

edo mahatsondoa.

— Amerika konkistatu zenean espezie jangarriak inportatzen hasi ziren, hala nola, patata, artoa,

indabak, tomateak edo piperrak. Aurretik landatzen ziren espezieak desagertu ziren

pixkanaka, eta giza populazioa izugarri hazi zen, garapen industriala hastearekin batera.

Ez da ahaztu behar hasiberria zen garapen industrialaren energia-iturriak basoetatik lortutako

egurra eta egur-ikatza zirela.

SARRERA • INTRODUCCIÓN 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!