Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
BIZIA BIZKAIKO GOLKOAN

Txitxarro zuria (Trachurus mediterraneus)

• Izen arrunta: txitxarro zuria (eu.) / jurel mediterráneo, chicharro (es.) /

mediterranean horse mackerel (in.) / Chinchard a queue jaune

(fr.).

• Izen zientifikoa: Trachurus mediterraneus (Steindachner, 1868).

• Familia: Karangidoak.

• Banaketa: Atlantikoko ekialdean, Bizkaiko golkotik Mauritaniara, Mediterraneoa

barne. Bestalde, Trachurus mediterraneus ponticus subespeziea

itsaso Beltzean, Mármara itsasoan eta Azov itsasoan

agertzen da.

• Habitata: pelagiko subtropikala (47º N-tik 20º N-ra), 40 eta 500 metro

artean. Hondotik gertu jaten dute eta, batzuetan, azaleko uretan.

• Gehienezko neurria: 60 cm.

• Gehienezko adina: 12 urte.

• Harrapariak: beste arrain batzuk.

• Elikagaia: arrainak; batez ere, sardinak, antxoak eta krustazeo txikiak.

• Arrautzak eta larbak: larba planktonikoak, zaku segmentatua du eta

koipe-globulu bat aurrealdean.

Hegaluzea (Thunnus alalunga)

• Izen arrunta: hegaluzea (eu.) / atún blanco, albacora, bonito del norte,

atún de aleta larga (es.) / albacore, longfin tuna (in.) / germon (fr.).

• Izen zientifikoa: Thunnus alalunga (Bonaterre, 1788).

• Familia: Eskonbridoak.

• Banaketa: kosmopolita da, ozeano guztietan bizi da ur tropikaletan eta

epeletan (45º N-tik 50º S-ra).Azaleko uretan ez da ugaria 10º N

eta 10º S bitartean.

• Habitata: ur ozeanikoak, azalean zein hondoan. Sarda mistoak osatzen

dituzte Thunnus thynnus, Thunnus albacares eta Katsuwonus pelamis

espezieekin eta, batzuetan, objektu flotatzaileekin batera ibili

ohi dira.

• Tenperatura: 9,5 eta 23 ºC bitartean. Dirudienez, fronte termikoek

haien banaketan eragiten dute.

• Gehienezko neurria: 140 cm.

• Gehienezko pisua: 45 kg.

91