02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS INGURUNEA

— Ur gainean edo urpean utzitako hondakin iraunkorrak (pilak, txatarra, obra-hondakinak,

ontziak, arrantza-aparailuak eta bestelako materialak). Hondakin horiek, zuzenean

edo ibai-lasterrek eta itsaslasterrek eramanda, itsas hondoan metatzen dira.

— Akuikultura intentsiboa; ekosistemaren oreka aldatzen duenez, itsas substratuaren

ezaugarriak berak ere aldatzen ditu (esate baterako, txanel edo bateak).

Halaber, txostenak adierazten duenez, Bizkaiko golkoaren egoera oro har ona bada ere,

gai kezkagarri hauek azaltzen dira:

— ICES/CIEMren ebaluazioen arabera, zenbait arrantza-baliabide arrantza jasangarria

bermatzen duten muga biologikoetatik kanpo daude. Hori gertatzen da gehiegizko

ustiapenak eta prozesu naturalek batera eragiten dutelako erreklutamenduan eta

ugaritasunean.

— Mikrobiologia kontuan harturik, krustazeo- eta molusku-hazkuntza egiteko erabil litezkeen

eremuen parte txiki bat baino ez da segurua; izan ere, eremu batzuetako itsas

ingurunean dauden biotoxina batzuek itsaskia behin eta berriro pozoitzen dute.

— Zoldaren kontrako pinturei lotutako TBTen isurtzeak eragin kaltegarriak izan ditzake

portu eta estuarioetan.

— Nabarmena da lastarako erabilitako uren bidez espezie aloktonoak sartzeko arriskua.

— Giza jarduerek biodibertsitatea galtzea eragin dezakete, ez baitakigu zein den hainbat

substantzia eta materialen benetako efektua itsas ingurunean. Esate baterako, egiaztatu

egin da plastikoak agertu direla kostan lehorreratutako dortoka eta zetazeo batzuen

urdailetan. Halaber, frogatzen ari da hidrokarburoek hegaztietan eragindako

kutsadurak, lumak hondatzeaz gain, badituela ondorio larriagoak: izan ere, hidrokarburoak

irensteak eragiten ditu heriotza gehienak.

© Ecologistas en Acción

Prestige petrolio-ontzia hondoratzen Galiziako kostaldean, 2002ko azaroaren 19an

Hundimiento del petrolero Prestige frente a la costa gallega el 19 de noviembre de 2002

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!