02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS INGURUNEA

Lehorraren eta itsasoaren arteko elkarreraginak oso garrantzitsu bihurtu dira, gero eta

jarduera gehiago egiten baitira itsasertzean. Horrela, arrantza, akuikultura, bainua hartzea,

aisia, nabigazioa edo paisaia begiratzea, neurri handi batean, estuario eta itsas sistemetako

uren, sedimentuen eta biotaren kalitatearen mende daude.

Itsasoko Kutsadurari buruzko Alderdi Zientifikoen Aditu Taldearen arabera (GESAMP)

—zenbait erakundetako partaidez osatuta (FAO, UNESCO, NBE, besteak beste)— itsasoko

kutsaduraren definizioa honako hau da: “Gizakiak, zuzenean edo zeharka, substantziak

edo energia sartzea itsas ingurunean (estuarioetan ere bai) eta, horren ondorioz,

efektu kaltegarriak sortzea; esate baterako, baliabide bizidunei kalte egitea, gizakiaren osasuna

arriskuan jartzea, itsas jarduerak eragoztea (arrantza barne), itsasoko uraren kalitatea

hondatzea eta itsasoaren erakargarritasuna murriztea”.

Euskal kostaldean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak EAEko

Itsasertzeko Uren Kalitatea Zaintzeko eta Kontrolatzeko Sarea du 1994. urteaz geroztik.

Itsas ingurunearen kalitatea kontrolatzeko joera hori sendotu egingo da Europako Parlamentuaren

eta Kontseiluaren 2000/60 Arteztaraua, 2000ko urriaren 23koa, ur-politikaren

esparruan Europako Batasunaren jarduera-eremua ezartzen duena, indarrean sartzearen

ondorioz, eta Europako Itsas-Estrategia arautzen duen Arteztarau berriari esker, oinarriak

zehaztu dituzte ibai, estuario eta kostetako uren egoeraren jarraipena egiteko; halaber, kalitate-adierazleak,

egoera ekologikoaren definizioa eta estrategiak zehazten ditu jarraipensareak

ezartzeko. Neurri horien bidez, Europako itsas ingurunearen ingurumen-kalitatearen

jarraipena alderatu ahal izango da Batasunaren eremuetan.

Bizkaiko golkoko uren eta hondoen kalitate-egoera ona da, oro har, itsasoko biziarentzat.

Izan ere, arroaren egiturak berak eta itsas dinamika handiak lagundu egiten dute izan daitezkeen

substantzia toxikoak sakabanatzen. Izatez, oxigenoak bakarrik mugatzen du organismoen

garapena eta, oxigenoa ugaria denez, komunitate naturalak finkatu egin daitezke,

estuario eta hiri-efluente zehatz batzuetan izan ezik. Hala ere, bainua hartzeak edo

itsaski-bilketak uraren kalitate ezin hobea eskatzen dute, eta maila hori lortzea oso zaila

da kontrolatu gabeko isurketak egiten diren estuarioetan eta eremu mugatuetan.

OSPARen 2000. urterako azken txostenaren arabera, itsas ingurunearen kutsatzaile nagusiak

honako hauek dira:

— Ibaietako isurketa-urek daramatzaten materia organikoa, ongarriak, mindak eta ibilguetan

utzitako hondakinak. Materia organikoak eta gatz mineralek itsas produkzioa

elikatzen dute, baina, uholdeak direnean, gehiegizko ekarpenek eutrofia, oxigeno falta

eta mikroorganismo toxikoak agertzea eragin dezakete (marea gorriak).

— Hiri eta industrietako hondakin-urek daramatzaten bakterio patogenoak, metal astunak

eta konposatu organikoak. Saneamendu-sistema egokien bidez egiten den efluenteen

arazketak egoera hobetzen du, baina oraindik puntu beltz ugari geratzen dira.

— Hidrokarburoen eta saiako-uren isurketak. Petrolio-ontzien istripuek eragindako kalteak

ezagunak dira, baina, oro har, kaltegarriagoak dira isurketa sakabanatuek eragindakoak.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!