02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS INGURUNEA

Estratifikazioaren garaian, mantenugaiak eta azaleko uren emankortasun potentziala gutxitu

egiten da pixkanaka;egoera hori ekarpen kontinentalen bidez erregulatzen da kostaldeko zonetan,

baita azaleratze eta hondoratzearen dualtasunaren bidez ere. Bizkaiko golkoko hegoekialdeko

kostaldearen orientazioa dela eta, azaleratzea laguntzen duten haize-norabideak

hauek dira: iparraldeko haizea Landetako kostaldean, eta ekialdeko haizea euskal kostaldean.

Udazkenaren lehen zatian, baldintza meteorologikoen arabera, estratifikazio-egoeraren

zenbait ohiko baldintzak irauten dute, eta egonkortasun-guneak izan daitezke: planktona

azal daiteke, mantenugaiak sortzen dituzten mekanismoek eutsita (nahasketa, birsorkuntza,

ekarpen kontinentalak). Udazkenak aurrera egin ahala, hegoaldeko eta mendebaldeko

haize-erregimena berrezartzen da eta, ekialderako eta iparralderako zirkulazioa areagotu

egiten da plataforman eta kontinente-ezpondan. Hondoratzeak, turbulentziak eta

nahasketa bertikalak bateratuta, bidea ematen diote neguko homogeneizatzearen aurreko

egoerari, eta horrela itxiko da urteko zikloa.

5. KUTSADURA: UREN ETA HONDOEN KALITATEA

Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaietako ibilguetan eta estuarioen buruetan, nekazaritza-

abere- eta industria-kokaleku asko daude; baita utzitako meategi batzuk eta giza

aglomerazio garrantzitsuak ere (Tolosa (Frantzia), Bordele, Nantes, Bilbo...). Ibaiek hainbat

isuri-mota daramate itsasorantz. Deskonposizioan dagoen materia organikoa metatu egiten

da, eta horrek eragindako bakterio-jarduerak oxigeno falta izatea dakar. Gainera, isuriek

substantzia kaltegarriak izan ditzakete uretako organismoentzat; esate baterako, metal

astunak, olioak eta koipeak, konposatu organikoak, pestizidak, etab. Hori dela eta, euskal

kostaldean ez dago estuario guztiz garbirik, denek baitute kutsadura-mailaren bat edo

beste. Hala ere, nahiz eta sistema horiek isuri asko hartu, kutsadura ez da uste bezain handia;

izan ere, mareak urak berritzen dituenean, kutsatzaileak itsasora garraiatzen ditu.

© AZTI-Tecnalia

Laginketa baten zenbait fase / Diferentes fases de un muestreo

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!