02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZKAIKO GOLKOKO ITSAS INGURUNEA

3. ITSAS DINAMIKA: OLATUAK, MAREAK ETA ITSASLASTERRAK

Itsasoa etengabe aldatzen ari den ingurunea da. Ozeanoan jarduten duten faktoreen eraginez,

itsaslasterrak, olatuak eta mareak sortzen dira. Olatuak haizeak sortzen ditu; marea

Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio-erakarpenaren ondorioa da; eta itsaslasterrak

haizeak eta tenperaturaren eta gazitasunaren gorabeherek eragiten dituzte, edo marearen

edo olatuen ondorio dira.

Haizearen energiaren zati handi bat ozeanoak bereganatu eta olatuak sortzen ditu, haize-olatuak

esaten zaienak, alegia. Haize-olatuak sortzen direnean, hondoko itsasoa eratzen da; hau

da, olatuak ugaritu egiten dira, eta depresio-gunetik ehunka, baita milaka kilometrora ere,

urruntzen dira. Bizkaiko golkoaren konfigurazio geografikoaren eta haize nagusien eraginez,

ohiko olatuak ipar-mendebaldekoak dira eta ia ez dago hegoaldeko eta ekialdeko olaturik.

Urtean zeharreko olatuen banaketak, beraz, zuzeneko lotura du urtaroko fronte eta depresioen

eraketarekin. Bi aldi izaten dira: udaldia (apiriletik irailera), ia olatuen % 75ek metro

bete baino gutxiago hartzen dute (itsaso barea, itsaso kizkurra edo itsaskirria); eta negualdia

(urritik martxora), olatuen % 75ek baino gehiagok metro bete baino gehiago

hartzen dute (sagailoa). Batez beste, itsaso zakarra izaten da 30 egunetan (2,5 metroko

olatuak); urteko egun batean, olatuek 5 metro baino gehiago hartzen dute (itsaso oso zakarra);

eta urteko olaturik handiena gutxienez 7,5 metrokoa da (itsaso handia).

Bizkaiko golkoko marea astronomikoa egun erdikoa da; hau da, 24 orduko aldian bi itsasgora

eta bi itsasbehera izaten dira. Marea-uhinaren % 75 Ilargiaren eraginpean dago, eta

gainerako % 25a eguzkiaren eraginpean. Marea-uhina mendebaldetik sartu eta ekialderantz

hedatzen da, eta, golkoan sartzen den heinean, haren anplitudea handitu egiten da.

Marea hila denean, batez besteko marearen maila 1,5 metrokoa da, eta marea bizietan, ia

4 metrokoa. Urteko gehienezko maila 4,5 metro baino gehiagokoa da.

© J. Usoz

Olatua lehertzen Zarautzen (Gipuzkoa) / Ola rompiendo en Zarautz (Gipuzkoa)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!