02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HITZAURREA

ten dira. Dokumentu hori oinarritzat harturik, Nazio Batuen Erakundea Atlas Ozeaniko

bat garatzen ari da, informazio hau barnean duela:

— zientifikoa: ekologia, biologia, klimatologia, kartografia, estatistika, historia;

— praktikoa: arrantza, nabigazioa, isurketak, bioteknologia;

— bibliografikoa: elikagaien segurtasuna, klima-aldaketa, osasuna;

— geografikoa: eremu jakin batzuetarako informazio bereizia.

Itsas biodibertsitatearen kudeaketa —hau da, itsasoko espezie eta habitaten kontserbazio-egoera

egokiari eustea— indarrean dauden arauei lotutako kudeaketa-planen bidez

egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoan, arau horiek estatuko eta Euskadiko legeek osatzen

dituzte, bai eta Batasuneko legeek eta nazioarteko eta Europako itunek ere.

Eusko Jaurlaritzaren 16/1994 Legeak, Euskadiko Natura Babestekoak, 2/97 Legeak aldatuak,

arriskuan dauden espezien katalogoa arautzen du. Era berean, autonomiako administrazioak

3/1998 Legea, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra, otsailaren

27koa, onartu zuen. Lege horrek errespetatu egin behar ditu komunitate-zuzenbidea, nazioarteko

hitzarmenak eta Espainiako Gobernuaren oinarrizko legeak (4/1989 Legea,

natur guneen eta basafauna eta basafloraren kontserbazioari buruzkoa, Itsasertzei buruzko

Legea...), eta bat etorri ingurumenarekin nolabaiteko lotura duten arauekin; esate baterako,

aipatutako 16/1994 Legearekin, Lurralde Antolamenduen Gidalerroekin (LAG),

Lurraldeko Zati Planekin (LZP) eta Lurraldearen Arloko Planekin (LAP).

Errealitatean, Babestutako Natur Guneen Sarea (BNGS), gaur egun, 16/1994 Legeak, Euskadiko

Natura Babestekoak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten lekuek osatzen dute.

Sare horretan azaltzen diren kostaldeko leku bakarrak Gaztelugatxeko Doniene eta Inurritza

dira. Era berean, badira bestelako natur gune interesgarriak ere: Urdaibaiko Biosfera

Erreserba (UNESCO, 1984), Natura 2000 sarean dauden (edo horretarako hautatu

diren) espazioak (Habitatei buruzko Arteztaraua) eta LAG (1998), LZP eta LAPetako

(1998) Natur Gune Interesgarrietako zerrendetan dauden natur guneak.

Babesteko intereseko espeziei buruz eta euskal itsasertzean urte osoan edo urteko sasoiren

batean bizi diren espeziei buruz dagoen informazioa oso urria da.Azken urteotan

informazioa biltzen ari da, batetik, arrantzaleek, karga-itsasontzietako kapitainek, urpekariek,

kirol-arrantzaleek eta bestelako erabiltzaileek egindako noizbehinkako behaketetan

oinarrituta (lehorretik ere bai) eta, bestetik, ikertzaileek eta elkarte naturalistek egindako

behaketa sistematikoei esker.

Irakurleren batek espezie horiei buruzko datuak eman nahi baditu, datu-bilketarako fitxaeredu

bat eransten da. Datu horiei esker, hobeto ezagutuko dugu euskal itsasertzeko eta

Bizkaiko golkoko espezie horien benetako egoera.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!