02.03.2014 Views

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KONTSERBAZIORAKO INTERESEKO ESPEZIEAK

Kaxalote arrunta (Physeter macrocephalus)

Txibiak eta arrain abisalak jaten dituen “horzdun balea” da. Gorputzean, burua nabarmentzen

da, handia eta karratua baita, eta luzera guztiaren 1/3 hartzen baitu. Buruaren aurrealdean

espermazeti-organoa eta organo horri loturiko egiturak daude. Gorputz sendoa

du, marroi- edo gris-kolorekoa, eta azala zimurtua. Sabela zurixka izaten da. Beheko masailezurrean

hortz txiki batzuk daude, daga baten tamainakoak —20 cm eta kg bat artekoak—;

hortzetako eraztunen bidez, kaxalotearen adina jakin daiteke. Bizkar-hegatsaren

ordez, konkor bat dute. Konkorretik isats-hegaleraino konkordura asko dituzte.

Ozeano guztietan bizi da. Udaberrian poloetara migratzen du, eta udazkenean ur epeletara,

baina lekualdatze horizontalak ere egiten ditu itsasoaren hondotik. Uste da arrek

emeek baino migrazio luzeagoak egiten dituztela. Emeek, batez ere, latitudean mugitzen

dira, beti ere ur tropikal eta epeletan egoteko. Habitatari dagokionez kostatik urrun bizi

da, baina sakonera 200 metrokoa baino handiagoa bada, hurbildu ere egiten da (uharte

bolkanikoak eta ozeanikoak). Arruntagoa da kontinente-erlaitzaren ertzeko itsaspeko

arroiletan.

© Ángel Domínguez

Physeter macrocephalus (Kaxalotea / Cachalote)

Dimorfismo sexuala oso nabaria da, eta beste zetazeo handi batzuk ez bezala, arrak

—18 m— emeak baino handiagoak izaten dira —10 m—. Putzak 2 eta 3 metro bitarteko

altuera izaten du eta, aurrerantz eta 45º ezkerralderantz okertua irteten da. Murgilaldiak

denbora luzekoak izan ohi dira. Bular-hegatsak txikiak dira eta isats-hegala triangeluformakoa.

Murgiltzen denean, isats-hegala uretatik irteten da. Urpean 2 ordu baino

gehiago egon daiteke. Espezie taldekoia da, baina latitude handietan bizi diren arrak bakartiak

dira. Igeri egitean, 7 km/h-ko abiadura har dezakete, baina larrialdietan 30 km/h

ere har dezakete. Jauzi egin eta hegatsarekin kolpeak jotzen dituzte.

1986. urteko luzamendura arte, arrantzarako interes handiko espeziea izan da; batez ere

buruan duen olioagatik (espermazetia), lubrifikatzaile gisa erabiltzen baitzen —gaur egun

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!