Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
Bizkaiko Golkoko itsas biodibertsitatearen Gida - Aviso sobre ...
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
A URKEZPENA

Badirudi, batzuetan, ahaztu egiten garela ozeanoek gure planetaren hiru laurden betetzen

dutela, eta itsaso eta ozeanoen ura Lurrean dagoen ur guztiaren %98 dela. Esango genuke,

batzuetan, ez dugula gogoratzen bizitza itsasoan hasi zela, eta ozeanoak munduko

ekoizpen primario asko eta askoren sorlekuak direla. Izan ere, horrelako ekoizpen gehienak

eta, beraz, Lurreko bizitzak aurrera jarraitzeko beharrezkoa den energia gehiena, alga

mikroskopiko batzuek sortzen dute (fitoplanktona), eta horiek munduko ozeano guztietan

daude.

Itsaso eta ozeanoetan izaki ugari bizi dira, tamaina aldetik oso desberdinak: mutur batean,

planktona osatzen duten izaki txiki, gehienetan mikroskopikoak, ditugu; beste muturrean,

berriz, zetazeoen taldekoak, izugarri handiak batzuk, gure planetan inoiz ezagutu diren

animaliarik handienak. Gaur egun itsaso eta ozeanoetan bizi diren espezie ugari

ezagutzen baditugu ere, ezin esan denak ezagutzen ditugunik; izan ere, gizakia ez da askotan

itsaso eta ozeanoen sakon-sakonera heldu, eta hor oraindik badago zer deskubritu

eta zer deskribatu.

Badira zenbait hamarkada Bizkaiko golkoan itsas inguruneari buruzko azterlanak egiten

hasi zirela, eta horiei esker argi dago Ipar Atlantikoko eremu horretan aniztasun biologiko

handia dagoela. Espezie batzuk beti egoten dira Bizkaiko golkoan; beste batzuk, ordea,

agertu edo desagertu egiten dira, urte sasoia zein den.

Itsaso horietako aniztasun biologikoa ezagutuz gero, zalantza izpirik gabe, gehiago baloratzeaz

gain, helburu dugun iraunkortasuna sustatzeko estrategiak ere planteatuko ditugu.

Iraunkortasuna lortzea berez zaila da, are zailagoa itsas inguruan, gizakien eragin zuzena

pairatzen baitu: gizakiak etengabe ari da kutsatzen; gainera, itsas istripuek, neurriz

gaineko arrain-harrapaketek, itsas habitatak eraldatzeak edota aldaketa klimatikoaren ondorio

ezagunek ere eragin kaltegarria dute haren gainean.

Honako GIDAK lortu nahi du, denek gure itsasoetako izaki-aniztasunaren berri izatea. Horretarako

azaltzen dira batetik izakiak bizi diren ingurunearen ezaugarririk aipagarrienak

eta, bestetik, gai honetan benetan inportanteak direnak, espezieak berak.

Zinez espero dugu argitalpen hau lagungarri izatea, behintzat, geure itsasoetako aniztasun

biologikoa hobeto ezagutu eta, gizartean horren inguruko jakin-min eta interes handiagoa

pizteko.

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua

7