12.09.2013 Views

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZER EGIN eta NORA JOAN

26 URREMENDi

Ibilbidea

LAMINEN IBILBIDEA

Laminen ibilbidea Mundakako Laidatxu hondartzatik igarotzen da.

Ibilaldia itsasaldeko herri eder baten erdian hasiko da. Sukarrietarantz doan errepidearen

parean dagoan paseotik urtengo dogu herritik, Laidatxu hondartzatik pasatzean

Mundakaren barrako ikuspegiaz gozatuko dogu,ederretan ederrena. Portuondoko

kanping-era heldutakoan, berau zeharkatzen dauan bidetik Mundaka eta Sukarrieta

erdibanatzen dauazan errekatxuraino bajatuko gara. Ezkerrean Portuondo

portu natural ikusgarria dago, erromatar eta kortsarioen antzinako babeslekua. Aldatsa

igo eta Gernika-Bermio errepidera helduko gara, metro batzuk gorago zeharkatuko

dogu, seinalizatuta dagoan pasabidetik eta beherantz joko dogu San Anton eta

Ilumpe baserrietaraino. Bidea gorantz segidu eta baso bidera helduko gara, han ezkerretara

hartu eta metro batzutara, Munitiz auzora doan bidera joko dogu.

Eskumara hartu eta gezi batzuk erakutsiko deuskue Katillotxu mendirako bidea. Abaroa

baserri ingururaino joango gara eta han beste gezi batzuk baso bide zabal batetik,

Katillotxuren iparraldeko mendialdea zeharkatuz, ur depositoraino eroango gaitue,Bertatik

Mundaka eta itsasoaren ikuspegia ezin hobea da.Eskumako bideak Arketa-Aranburu

auzora eroango gaitu. Baserri polit-politen artetik herri eskolearen autobus

geltoki zaharrera heldu eta ezkerretara hartuko dogu.Hemendik Solaguren baserria

eta beste lau bideren gurutzera helduko gara;eskumako bigarrena hartuta Lamiarango

baselizearen hondakinak ikusiko doguz. Baselizatik aurrera Mundakako gasolindegira

emoten dauan errepidera helduko gara antzinako harresiaren artetik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!