12.09.2013 Views

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alnus glutinosa (latineraz)

Haltza (euskeraz)

HALTZA, UR ERTZETAN

AMALUR

Lur Aberats

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan sartzen bagara,erreken ibilbidean ibaiertz-baso heze batzuk topatu ahal

doguz. Moltzo honeek haltzadi izena hartzen dabe, arbolarik ugariena, lizar eta haritzekaz batera, haltza dalako.

Haltza.

Haltzaren infloreszentzia arrak (gerbak)

Ibaiertz-basoek uraren bidea segiduten dabe, ur

ertzetan dagoz, lur hezeetan eta askotan zingiratsuetan.

Oka ibaiaren goi-ibarrean eta Ogoño zirkuitoan

Lastarri parean, errekea sartu-sartuta dago

eta haltzadia estutu eta inguruko beste arbolakaz

batera baso bihurtzen da. Begetazino garrantzitsua

da ibai ekosistematarako, ze sustraiek ura garbitu

egiten dabe eta higaduraren kontra babesten dabe

ibai ertza. Gainera, lur leunak badira, haltzak, haritz,

lizar eta arbustoekaz batera dagoz.

Hostogalkorra da, Betulazeen familiakoa; familia

honetan 6 mota ezberdin dagoz eta 170 bat espezie

lurralde hotz eta epeletan. Enborra zuzena da,

lodia, azal leuna eta disdiratsua dauko, berdexkea

lehenengotan eta urteak aurrera joan ahala ilunagoa

eta luzetara arrakalatua.

Adarrek briearen glandulak daukez, hortik datortzo

bere latinezko izena; adarburua biribila da hosto

hagindunekaz, gainaldea berde iluna eta azpialdea

argiagoa. Hostoek lasaigarritzat, lehorgarritzat eta

orbantzeko erabilten dira. Fresko zein xehetuta erabiltzen

dira erroitza eta zaldarrak osatuteko, eta

amigadalitisa osatuteko infusioan edo egosita.

Lore zuriek urtarrilaren eta maiatzaren bitartean

urteten dabe eta fruitu txiki-txikiek piñatxu baten

antza dauke, hasieran kolore berdea dauke eta

udazkenean, heltzean, baltza. 10 metroko luzeerea

euki ahal dau. Hazien bidez ugaltzen da eta lur

emonkor eta hezeetan edo eguzkia emoten dauan

leku fresko eta hezeetan arin hazten da Haltzaren

egurra arina da eta errez egiten da behar beragaz.

Uretan edo bustita luzaro iraun ahal dau, baina haizeak

ikutu ezkero laster usteltzen da. Altzariak eta

erregaiak egiteko erabiltzen da. Azalak tanino asko

daukonez, lehorgarritzat, larrua kurtiduteko, altzarigintzan

edo musika tresnak egiteko erabiltzen da.

Garrantzi ekologiko haundia dauko espezie honek;

izan be, atmosferako nitrogenoa finkatzen dau. Gainera,

ur bazterretan bakarrik ez, lur pobreetan be topatu

ahal dogu hezetazun nahikoa dagoan lekuetan.

URREMENDi 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!