12.09.2013 Views

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AMALUR

16 URREMENDi

Lur Aberats

EUSKAL OILOAK,

ESPEZIE BAT BERRESKURATZEA

Oiloen etenbako kik eta kak baserri inguruan, goizaldeko oilarraren kukurrukua eta arto

koloreko gorringodun arrautza frijituak, umetako gomutak baino ez dira askorentzat.

Euskal Oiloak oiloen gainean egiten dogu berba, azken aldian beste espezie batzuk

industrian erabiltzen diranez, ia desagertzeko dagoan bertoko espeziea. Bada hamarkada

bat, berreskuratu guran, Mendatan Euskal Oiloak feria monografikoa egiten dala.

Zilarra, Marraduna, Gorria edo Lumagorri, Baltza eta Lepasoila, dira Euskal Oiloak

oiloen bost motak, euron izenak besteko ezberdintasunekaz alkarren artean. Kanpoko

itxuran daukezan aldeak argiak dira: Baltzak luma baltzak daukoz dizdira berde

urdinxkeagaz. Leposailak ez dauko lumarik lepo parean; Gorria nabar iluna da; Marradunak

franja zuriak daukoz eta gaztain koloreko lumak tartean; Zilarra zuria da eta

unada baltzak daukoz. "Koloreetan diferentziak dagoz, eta baita arrau-tzak ipintzeko

fintasunean be. Esate baterako, Lumagorri, Lepasoila, eta Marraduna okelarako onak

dira, eta Beltza eta Zilarra moten berezitasun garrantsitzuena arrautzak ipintzea da,

egunero ekoizten dabe euren arrautzea normalean" diñosku Iñigo Undabarrena mendatarrak,

Mantxuene bere baserrian Euskal Oiloak esplotazino txiki bat dauko.

Oilolokak behar dira txitak aurrera aterateko, horretarako onenak kikak dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!