12.09.2013 Views

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

ITSASGORA Urdaibaiko Itsaski-batzea. - Urremendi. Landa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PUBLIERREPORTAIA URREMENDI

GERNIKA OFF-ROAD

TALDEAREN MARTXA

GELDIEZINA

GERNIKA OFF-ROAD-ek aurrera darrai aurten GOR Sport konpetizio taldearekin hasitako ibilaldian;Txomin

Aranak, Ereñoko pilotuak bukatu du dagoeneko bere partaidetza Frantziako Elite Open Lehiaketan. Aurreko

zenbakietan esan bezala esperientzia honen helburua mundu mailako pilotuengandik ikastea zen eta

hori lortu du. Motorren munduan izen handia duten zirkuituak ere ezagutu ditu, tartean Eernée eta mundu

mailako txapeldunekin aritzeko aukera izan du, besteak beste Michael Pichon edota Christopher Pourcelekin

aritu baita lehían. Horrez gain taldea pozik dago Txominek txapelketa honetan lortutako emaitzekin,

izan ere parte hartu dituen froga guztietan sailkatzea lortzeaz gain, 20.postuan mantentzea lortu du.

Akitaniako Liga ere amaierara iritsi da, eta honetan Txominek lortutako

emaitzak aipagarriak dira, izan ere, parte hartu dituen lau frogatan,

lesioa medio izan dela, seigarren postuan mantentzea lortu baitu.

Bestalde aipatu behar da joandako abuztuaren 18an, motorrak nagusi

izan zirela Gernikan, taldeak, GERNIKA OFF-ROAD-ek antolatuta

Nazioarteko Supermotard lasterketa izan zen eta.

Piltouek GOR Sport-eko kideak egindako lana azpimarratu zuten .

Ikusleen kopurua ere azpimarratzekoa delarik, La Vegako industrialdera

hurbildu ziren guztiek ikuskizun paregabe bat ikusteko aukera

izan zuten, Sebastian Bidart, Kevin Berthome edota Dominique Poulin

bezalako mundu mailako pilotuek eskeinitako emanaldiarekin. Azken

hau izan zen, hain zuzen ere, frogako irabazlea.

Nazioarteko pilotuek eskeinitako ikuskizunaz gain, Euskadiko Supermotard

Txapelketarako baliogarria zen froga ere izan zen, Jose

Manuel Perez Lata irabazle suertatu zelarik, bere regularitatearen

ondorioz. GOR Sport-eko pilotuei dagokienez Abel Urizarbarrenak eta

Jon Kepa Zabalak ere aktuazio bikaina eskeini zuten, Jon Kepak gainera

Euskadiko Supermotard Txapelketarako baliogarria zen frogaren

lehen txandan lehen postua lortu zuelarik.

Aurtengo denboraldia bukatzeke dago, eta Moto-Kroseko gidariek

amaiaera jarriko diote Espainiako Txapelketarako baligoarriak izango

diren azken bi frogatan parte hartuz Leridan (Belpuig) eta Toledon (Talavera

de la Reina); hauetan Txomin Aranak lortu duen hamabosgarren postua

mantentzen saiatuko da. Enduroko gidariei dagokienez hauek Ourenseko

probintzian ospatuko den Espainiako Txapelketarako baliogarria

izango den azken frogan parte hartuz bukatuko dute denboraldia.

URREMENDi 15

GERNIKA OFF-ROAD

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!