26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eta CPM-T15-ak 4 .75 GPa-ekoa . Kasak eta Dulis-ek diote askotan, hutsune edo inklusiorik

ez dagoenean karburo-banaketa eta -tamainak, batez ere MC-enak, direla hausturaren

hasiera eragiten dutenak . Heurek dioten arabera, altzairu bien karburoen bolumenportzentaia

antzekoa zen (% 12 .8) baina aldakuntza-tartea oso desberdina zen, CPM-

T15-arentzako % 12 .2-13 .4-koa izan bait zen eta T15 konbentzionalarentzat % 6 .3-20 .8koa.

Altzairu laster desberdinetan edota prozedura desberdinen bidez lortutakoetan egindako

Arakapenezko Mikroskopio Elektronikoaren bidezko haustura-gainazalen ikerketak zera

erakusten du : hausturaren hasiera ez dela beti puntu bakar batetan gertatzen, alderantziz,

trakzio-gainazalaren gertu dagoen heterogenotasun-gune batetan hasten da haustura .

Altzairu sinterizatuetan heterogenotasun hauek hutsuneak edo partikulen arteko lotura

ahulak izan daitezke /28,29/ ; altzairu konbentzionaletan, berriz, haustura-hasiera puntuak

inklusioak edo karburo primario larriak izaten dira. Kasu askotan ez dago hasiera-puntu

zehatz bat aurkitzerik, baizik eta hasiera-gunea. Akatsaren hazkuntza normalean

konposatua da, hau da, ale eta karburoen artean eta barnetik .

2 .4 .3 .1 Lau puntutako makurdura-saiakuntza egoera elastiko eta plastikoan

Makurdura egoera elastikoan

Makurdura elastiko-saiakuntza batetan saiatutako probetaren kanpoko gainazaletan gertatzen

da tentsio gorena, eta zuntz-neutrorantz hurbiltzean gutxiagotuz dihoa, 2 .7 a) irudiko

zeharkako-sekzioak erakusten duenez .

Hiru edo lau puntutako makurdura-saiakuntza batetan normalean hausturarekiko erresistentzia

sekzio karratu edo errektangularreko probetak erabiliz neurtzen da . Barraren

gainazaleko trakzio-tentsio gorena materialen erresistentziaren ekuazio tradizionala erabiliz

aurki daiteke /74/ :

O'max = Mb

(2 .16)

ekuazio honetan, M makurdura-momentua da, b = W/2, zuntz-neutroarekiko distantzia

kanpoko gainazalatik eta I intertzi-momentua da :

l _ (zabalera)(altuera) 3 _B W 3

12 - 12

(2 .17)

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!