26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

izan zuen : zeharkako hausturarekiko erresistentzia 3 .0-tatik 4 .5 GPa-etara igo zen eta

elastikotasun-muga 1 .58-tatik 3 .2 GPa-etara . Elastikotasun-modulua Tl altzairuarentzako

220 GPa-ekoa izan zen .

1959.-eko urtean Hoyle eta Ineson-ek /76/ lau puntutako makurdura-saiakuntzan eta

lehen aipatutako probeta txikiagotan deformazio plastiko pixkat aurkitu zuten eta, hortaz,

egokitze-faktore bat sartu behar izan zuten . Honela aurkitutako zeharkako hausturarekiko

erresistentziaren emaitzak 2 .2 eta 2 .7 GPa-en artekoak izan ziren M2 altzairu batentzako .

Balio hauek Grobe eta Roberts-ek /75/ aurkitutakoak baino txikiagoak izan ziren, hauek

makurdura-teoria elastikoa erabili zutelarik deformazio plastikorik kontsideratu gabe .

Takigawa eta lag .-ek /77/ KHA-z lortutako zenbait altzairu laster saiatu zituzten hiru

puntutako makurduran ; Hauts-Metalurgia bide honek Berotako Trinkotze Isostatikoa

erabiltzen du produktu zeharo trinkoa lortzeko . Zerau aurkitu zuten, Banadio-edukina

handitu ahala altzairu konbentzionalean zeharkako hausturarekiko erresistentzia

txikiagotu egiten zela . M2 altzairuarentzako, % 2-ren bat V daukana, hausturarekiko

erresistentzia 4 .5 bat GPa-ekoa da, aldiz, 2 .5 GPa-etara jeisten da T15 konbentzionalean,

% 5 V daukana. Hauts-Metalurgiako prozeduraz lortutakoetan, ordea, Takigawa eta lag .ek

zerau ikusi zuten : lehengo Banadio-edukin desberdineko altzairuetan 65 bat HRCetako

gogortasuna zutenen hausturarekiko erresistentzi desberdintasunak txikiak zirela .

Hau sinterizatutako produktuen karburo-banaketa konbentzionalena baino homogenoago

eta finagoa zelako gertatzen zen . Bestalde, makurdurarekiko erresistentzia jeitsiera

forjatutako produktuetan MC karburo primarioak handiagoak zirelako gertatzen zela esan

zen, Banadio-edukin handiagoak zirela eta .

Haswell, Stasko eta Dax-ek /78/ T15 konbentzional baten eta CPM (Crucible Particle

Metallurgy) prozeduraz lortutako konposaketa berako baten makurdurarekiko erresistentziak

konparatu zituzten . Altzairu biak tenperatura berean austenizatu ziren (1232°C) 4

minutuz eta 550°C-tan iraotu hiru bider, 66 eta 67 HRC-etako gogortasuna eman zutelarik

. Altzairu konbentzionalak 2 .15 GPa-eko hausturarekiko erresistentzia izan zuen,

CPM-ak, aldiz, 4 .7 GPa-ekoa .

Azkenik, Martínez-ek /28/ gasean eta hutsean sinterizatutako T15 altzairu baten makurdurarekiko

erresistentzia eta zailtasuna ikertu zuen ; hutsean sinterizatutakoak hauskorki

hautsi ziren, tratamendu termikoaren eraginik aurkitu ez zelarik, eta berdin % 10 hondaraustenita

baino gutxiago zuten gasean sinterizatuak . Hutsean sinterizatutako % 10 hondar-austenita

baino gehiago zuten probetek, aldiz, haustura gertatu baino lehen

deformazio plastikoa aurkeztu zuten . Elastikotasun-muga 190-205 GPa-ean egonkor

agertu zen hutsean sinterizatutakoan ; gasean sinterizatutakoetan 150 eta 215 GPa-en

artean gertatu zen (% 70 eta % 10 hondar-austenita) . Trakzio handieneko azalean

austenita deformazio plastikoak eraginda martensita bihurtzen zela aurkitu zuen .

Kasak eta Dulis-ek /145/ hausturarekiko erresistentziaren balio batzuk argitaratu zituzten,

T15 altzairu konbentzionalean eta CPM-z lortutako konposaketa bereko beste batean

neurtuak. Ikertzaile hauek Haswell eta lag .-ek /78/ aurkitu zituzten desberdintasun

berberak aurkitzen dituzte, altzairu konbentzionalak 2 .18 GPa-eko erresistentzia bait du

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!