26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eta karburo-banaketa finagoa eta uniformeagoaz gain . Egituraren hobekuntza honi esker

tratamendu termikoan piezek izaten dituzten pitzadurak eta distortsioak gutxiagotu egiten

dira, eta zailtasuna eta higidurarekiko ahalmena hobetu zen .

Solidotze-abiadura altua denez gero, hautsak oso gogorrak gertatzen dira eta, batez ere

urezko hausketaren kasuan, gainazala oxidoz betea izaten da ; horregatik suberatu egiten

dira. Tratamendu honen ondoren, hautsen gogortasuna 300 bat HV-koa da, eta Oxigenoedukina

1000 ppm baino txikiagoa .

Urez haustutako partikulek ardatz-bakarreko trinkotzea jasan dezakete suberatu ondoren,

beraien forma irregularra denez gero ; trinkotzean elkarte-prozesu batzuk gertatzen bait

dira, dentsitate totalaren % 65-a lortzea permitituz .

Altzairu lasterren sinterizazioari buruz argitaratu ziren lehenengo lanak /9/ 60 .eko

hamarkadaren bukaeran atera ziren ; geroztik, teknika hobetu egin da % 99-koa baino

dentsitate hobeak lortu arte /10-19/, eta zerau aurkitu da, Hidrogenoan edo hutsean sinterizatzean

Karbono-galerak gertatzen direla, hautsek daukaten Oxigenoarekin erreakzionatzen

bait du .

Karbono-galera hauek konpensatu asmoz, hautsei elementu hau gehitu zitzaien

sinterizatu baino lehen, altzairuaren konposaketa egokitzeko eta prozesuaren zinetika

hobetzeko /14,20-22/ . Altzairu lasterra bere solidus-aren gertu dagoen tenperatura

erabiliz sinterizatzen da dentsitate totalera /14,20-26/. Honek esan nahi du altzairu

lasterren sinterizazioa fase likidoaren bidez gertatzen dela, fase likido honen kopurua

txikia izanik /27/.

Gipuzkoako Ikaskuntza eta Ikerkuntza Teknikoen Zentruan, 1986 . urtean hasita, ikerkuntza

bat garatzen ari da urez haustutako altzairu laster-hautsa Nitrogenoz, Hidrogenoz eta

metanoz osatutako atmosfera batetan sinterizatzeko /27,28/ . Lan hau M2 /29/, T15 /30/,

T42 /31/, T6 /32/, M42 /33/ eta M3/2 /34/ altzairuetan garatu da. Teknika honen bitartez

ia bukaerako formara trinkotutako hautsen sinterizazio jarraia lor daiteke, tenperatura

apalak erabiliz /27-34/ ; beraz, tresneria, matrizeak eta injinerutzarako osagaien produkziorako

bide berriak eskeintzen du . Urez haustutako hautsa hutsean beharrean

Nitrogeno-edukin handiko atmosferatan sinterizatzeak abantail hauek ditu : taldeka

sinterizatu ordez jarraian egitea, sinterizazio-tenperatura jeistea eta sinterizaziotenperatura

bitartea zabaltzea /27-37/ ; ondorio hauek dakartzaten hobekuntza teknologiko

eta ekonomikoez gain zerau ere lortzen da : mikroegituraren kontrola (ale-tamaina xeheagoa,

karbonitruro txikiak karburo larrien ordez /35-37/) eta propietate mekanikoen

hobekuntza (gogortasun eta zailtasun handiagoak /30,38-40/) tratamendu termiko

egokiak eragiten duen egituraren hobekuntza dela eta .

Hidrogenoak erreduktorea egiten du nahasia eta metanoak altzairuaren deskarburazioari

itzurtzen dioen Karbono-potentziala ezartzen . Sinterizazioan altzairuaren nitrogenazioa

gertatzen da /36/ zurgatutako Nitrogeno-kopurua Banadioaren edukinarekiko menpekoa

delarik /27/. Zurgatutako Nitrogeno honek MC karburoen Karbonoa ordezkatzen du, MX

karbonitruroak sortuz eta Karbonoa austenitan askatuz . T42 altzairu batetan egindako lan

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!