26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 .1 Osagaiak

2 . BILDUMA BIBLIOGRAFIKOA

Tresneriarako Altzairu Lasterrak funtsean aleazio ternarioak dira, %21-25 Wolframiok,

%0 .7-1 .5 Karbonok eta Burdinak osatuak direnak . Hauez gain, %4 Kromo eta % 1 eta 5en

arteko Banadioa ere izaten dute ; badago % 6-10 Banadio duten altzairu lasterrak

aurkitzerik ere, Hauts-Metalurgiaren bidez lortuak . Batzutan, Wolframioa osorik ala

partzialki Molibdenoz ordezkatzen da (propietate nahiko antzekoak bait dituzte eta

atomikoki baliokideak bait dira), honela sailkapen bat sortuz : T motakoak (Wolframioan

oinarrituak) eta M motakoak (Molibdeno edukin handikoak). Konposaketan

aldakuntzarik ere badago, Kobaltoa ere izan dezakete edota osagairen bat Niobioz,

Titanioz ala Tantaloz ordezkatu .

Altzairu hauen ezaugarri garrantzitsuena goi-tenperaturatan eta erabilpen-denbora luzeetan

gogortasun handia mantentzea da. Gaur egun, ebaketa-erramintetan ez ezik

hegazkintza eta espazioko industrirako motorren osagaietan ere erabiltzen ari dira, 1000

HV-ko gogortasuna bait dute, 500°C-tan ere mantentzen dutena /1-3/.

Urtuak daudenean tresneriarako altzairu lasterrak homogenotzat har daitezke, baina behin

solidotzen hasiak, ez dira inoiz berriro fase bakarreko egoeran aurkitzen /3-5/. Honako

fase hauek dira altzairu lasterrak osatzen dituztenak : matrize bat (zein altzairu tenplagarri

bat den, hondar-austenita sortzeko konposaketa eta austenizazio-tenperaturarekiko menpeko

joera duena) eta fase dispertsoa, karburoek edota karbonitruroek osatua ; karburo eta

karbonitruro hauek dira higadurarekiko ahalmena eragiten dutenak .

Solidotzean karburoen prezipitazioa gertatzen da, batez ere hauexena : M6C, MC, M2C

eta M23C6/6,7/ . Mukherjee-rentzat /8/ honako hauek dira karburo hauek altzairuaren

propietatetean dituzten eraginak : alde batetik, austenizazioan zehar matrizean urtu egiten

dira partzialki eta honen menpe dauden propietate guztiak kontrolatzen dituzte (berotako

gogortasuna) ; bestalde, propietate mekanikoetan eragin zuzena dute, batez ere higadurarekiko

ahalmenean, hau karburoen gogortasuna eta kantitateari esker hobetzen bait da.

2 .2 Lorpena

2 .2 .1 Lorpen tradizionala

Gaur egun, Altzairu Lasterren lorpenerako galdaketa prozesua arkuzko labe elektrikoa

eta indukzio-labearen bitartez egiten da. Lehenengoarekin elektrodo kontsumagarri birgaldaketaren

teknika erabiltzen da, bi prozedura nagusi dagoelarik : ESR ("ElectroSlag

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!