26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Adibidez, Px30 altzairuarentzako "bitarte" hau 20°C-tik 40°-tara zabaltzen da % 1 .3-ko

Karbono efektibotik % 1 .85-tara pasatzean ; T42-aren kasuan, 28-tik 41 °-tara, T15-aren

kasuan, berriz, 16°C-tik 55°-tara % 1 .6-tik 2 .1-etara pasatzean . "Bitarte" hau gradu

batzutik hamarkada batzutara izan daiteke hutsean sinterizatutako altzairu gehienetan

/13,27,28,30,31,33,34,35,37,43,82/ . STO-ak solidus tenperaturarekin erlazio estua duen

bezala, eta altzairu lasterren sinterizazio mekanismoa supersoliduskoa den bezala, karburo

eutektikoen agerpen-tenperatura ere egonkortasun-diagramekin erlazionatua dirudi, batez

ere likido+austenita+karburo eta likido+austenita zatiren arteko lerroarekin . Lerro honek

egonkortasun-diagramen solidus lerroak baino malda txikiagoa dauka . Beraz, sinterizazio

egoki-zatia likido+austenita+karburoaren litzateke .

"Bitarte"-zati honen zabalkuntza, bai Karbono efektiboaren handikuntzaz bai hautsen

karbono-edukina handituz, Bradford-eko taldeak egin duen bezala /10,13/, nahiz gasean

sinterizatuz, CEIT-ean egin den bezala, ondorio praktiko garrantzitsuak ditu . Labe

industrialetan ezin denez tenperaturen uniformatasuna lortu, "bitarte" estu batetan

sinterizatzeak errendimentu txikia ekarriko luke, pieza-portzentai bat bota beharko bait

litzateke gain- edo azpi-sinterizatuak izateagatik . "Bitarte" zabaleko altzairua izanez gero,

labearen tenperatura jar daiteke zati hotzenean STO-a eta beroenean eutektikoen agerpentenperatura

ez izateko, eta pieza-errendimendua asko handituko litzateke .

5 .1 .5 Karburoen konposaketa elementu metalikoetan

5 .1 .5 .1 M6C Karburoak

Karagoz eta lag .-ek zenbait altzairuren konposaketa STEM-EDX eta SEM-EDX-aren bidez

analizatzean zera aurkitu zuten /83/ : partikulak 4 µm baino handiagoak baldin baziren,

matrizeak ez zuela eraginik neurketetan .

Tamaina txikiren-baldintza hau M6C-etan bete egiten da, beraz, zehaztasun osoz analiza

daitezke .

5 .V Taulan bi altzairu hauetan STO-an bai gasean bai hutsean sinterizatuz aurkitutako M6C

karburo primarioen konposaketa kimikoak biltzen dira . Taula honetan konparatzen dira, lan

honetan neurtuaz gain, bibliografian aurkitutako konposaketa berdintsuko altzairuenak

/27,34,84/ ; bibliografiako azken altzairu hauen konposaketa 5 .VI Taulan aurkezten dira .

Lehenbizi eta behin, altzairu guztietan karburoen konposaketa oso berdintsua dela ikusten

da, nahiz eta desberdintasunik ere aurkitzen diren altzairuen konposaketa desberdinak

direla eta (adibidez, T42-aren karburoek /27/, hau T graduko altzairua denez, W-edukin

handiagoa eta Mo gutxiago daukate) .

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!