26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5 .1 Dentsifikazioa

5 .1 .1 Sinterizazio-Tenperatura Optimoa .

Emaitzen atalean ikusi da Nitrogeno-kopuru handiko gas-atmosferan sinterizatzeak bi

altzairuen, Px30- eta Px30S-en, Sinterizazio-Tenperatura Optimoaren jeitsiera nabarmena

eragiten duela . Eragin hau T motako altzairuetan ikusia zen dagoeneko /27,28,30-32/, baina

ez M motakoetan; M2-aren kasuan STO-aren igoera txikia ere aurkitua zelarik /27,29/ .

Aurrerago ikusiko den bezala, eragin hau Banadiozko karbonitruroen sorrerarekin

erlazionatuta dago .

Emaitzak kuantifikatu asmoz, kasu honetan, ikerketa askotan argitaratu diren besterekin

bezala, Karbonoaren gehikuntzak STO-a jeits erazten duela esan behar da . Jeitsiera hau -50

eta -80 °C/%C bitartekoa da hutseko sinterizazioarentzako, gasean sinterizatzean, ordea, -

80 eta -125 °C/%C bitartean dago ; honek, altzairu hauei Karbonoa gehitzen zaienean

zurgatutako Nitrogeno-kopuruaren gutxiagotzeaz gain, Karbono/Nitrogeno-aren eragin

sinergetikoa adierazten du, . Eragin hau, lehen esan den bezala, beste zenbait altzairutan ere

aurkitu da, T42-arentzat /27,31/ -110 eta -200 °C/%C-koa delarik hutsean ala gasean

sinterizatzean eta -78 eta -100 °C/%C-koa T15-arentzat /28,30/.

Nitrogenoak Sinterizazio-Tenperatura Optimoaren txikiagotzean duen eraginari

dagokionean, aurkitutako balio esperimentalak -40 eta -43 °C/%C izan ziren Px30

altzairuan eta -56 eta -70 °C/%C-koak Px30S-an . Balio hauek T42-arentzat aurkitutakoen,

-42 eta -73 °C/%C artekoak direnak /27,31/, eta T15-arentzakoen, -60 eta -70 °C/%C,

antzekoak dira .

Azkenik, Karbono eta Nitrogenoak batera duten eraginaren balorazioa ulerpen zehatzagoa

behar du, eta hurrengo pasartean deskribatzen da .

5 .1 .2 Nitrogenoaren zurgapena .

5 . EZTABAI DA

4 .1 eta 4 .VI tauletan agertzen dira tenperatura optimoan sinterizatu ondoren lortzen diren

Nitrogeno- eta Karbono-kopuruak Px30 eta Px30S altzairuetan, grafitorik duten eta ez

dutenean . Karbono elementuaren gehikuntzak altzairuetan aurkitutako Nitrogenokopuruaren

txikiagopen bat dakar . Efektu honek zeinbait arrazoi izan dezake : altzairuaren

gainazaleko Karbonoaren gehikuntzak Nitrogenoak altzairuarekin izan behar duen

erreakzioa eragoz dezake, edota Karbono-potentziala handitzean altzairuaren C-N oreka

hauts daiteke, karbonitruroen Karbono kopurua handiagotuz eta Nitrogenoarena

txikiagotuz . Palma-k /27/ ere efektu bera aurkitu zuen, nahiz eta bere kasuan Karbonoaren

eragina honetan baino nabariagoa zen .

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!