26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hitzaurrea

Hona hemen nire tesia. Dagoeneko 16 urte dira, eta mundua asko aldatu da,

mundua eta ni neu, noski.

Nire garaian, ez zuen norberak aukeratzen tesia, ez eta zuzendaria, gaur egun

nire ikasleek egiten duten moduan. Nire zuzendariak proposatu zidanean tesia,

neska batentzako oso aproposa zela esan zidan, animatu asmoz,

sukaldaritzaren antza baitzuen. Berak ez zekien orduan nik sukaldaritza gorroto

dudala, gaur orduan moduan. Hauts-metalurgia, berriz, oso interesgarria iruditu

zitzaidan, eta batez ere, mikroegitura eta propietate mekanikoen arteko

erlazioa. Honetan bai ez dudala aldaketarik izan: gaur ere nire interesa hortik

doa.

Hauts-metalurgiari buruzko tesia bukatu, eta Arrasateko Eskolan aurkitu nuen

lana, irakasle moduan, oraindik Mondragon Unibertsitatea existitzen ez zelarik.

Eskolako interesa garai hartan ez zen ikerketa, enpresekin eginiko garapen

batzuk ezik, oso doktore gutxi ginen, eta ni gazte bakarra; gurekin hasi zen

ikerkuntza egiten, tesiak garatzen, eta abar. Batzuetan gustatzen zait

pentsatzea ni izan nintzela horretan aitzindari Eskolan.

Enpresekin lanean, gai ezberdinetan aritu nintzen: konformaketa, diseinua,

material konposatuen portaera, beti gauza berriak ikasten, gauza bat ala bestea

dela eta, hauts-metalurgiara ezin bueltatuz.

Eta nolabaiteko kasualitatez, polimeroei buruzko tesi bat zuzentzen hasi

nintzen. Ez dut nik esango hemen tesi horretan meritu teknikoa nirea izan

zenik: nire lehenengo doktoregaia zentzu horretan hobe ezina zen, eta tesia kozuzendu

egin nuen, UPCko M. Lluïsa Maspoch-ekin; oraindik mantentzen ditut

nire erlazioak Universitat Politècnica de Catalunya eta Centre Català del

Plàstic-ekin.

Eta horra, nire burua Polimero eta Konposatuen Taldeko koordinatzaile ikusi

nuela. Horrela, plastikoen talkan eta portaera honen simulazioan sartu nintzen,

edo sartuta aurkitu nuen burua.

Guzti honen bitartean, ez nituen nik nire hasiera metalurgikoak ahazten, eta

enpresekin lantxoak egiten jarraitu nuen, eta langileei kurtsoak ematen.

Honela bada, hezi bat apurtu zen: nik tesia bukatu nuenean, metalak injineruen

eta fisikarien arloa ziren, eta polimeroak, kimikariena. Ez zuten hizkuntza bera

erabiltzen batzuk eta besteek, eta gaur egun oraindik ikusten da hor diferentzia

handi bat.

Niretzat, berriz, denak materialak besterik ez ziren, eta nire interesa,

bakoitzaren portaeraren zergatiak argitzea, ikertzea… Oraindik ere pertsona

bitxitzat hartzen naute, nahiz eta Unibertsitate gehienetan nagusitu da

“Materialak” irakasteko joera, lehen “Metalurgia” eta “Polimeroak” irakasten

ziren gaietan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!