26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gainera, gasekoetan baino handiagoa da, eta, hortaz, hausturaren hasiera-tokiak hutsuneak

dira (4 .48 . ir .) .

SMn inklusioak (4 .49 . irudian makurdura-barra baten trakzio-gainazalean aurkitutako bat

erakusten da) haustura-gainazalean jorratuak edo hustuak agertzen dira (4.50 . ir.) . Kasuren

batean ere hasiera-tokian aurkitu zen akats bakarra SMn inklusio-konzentrazioa izan zen

(4.51 . ir .) .

Trakzio-tentsio gorena jasan duten gainazalen behaketa ere garrantzitsua gerta daiteke lau

puntutako makurdura-probeten haustura eragiten duten akats kritikoen analisirako . Tentsio

goreneko alderdi honetan, eta alderdi honetan bakarrik, mikropitzadurak aurkitu dira

haustura-gainazalarekiko paraleloak . 4 .52 . irudian hauetariko pitzadura bat ikus daiteke,

zigurasko MC karburo handien hausturan sortua . Dena den ez da pitzadura hauetan

sortutako hausturarik aurkitu .

Px30

Kasu honetan, gasean eta hutsean sinterizatutako probeten hausturak konparatuz gain,

Px30S-an egin zen bezala, sinterizazio ondorengo Berotan Trinkotze Isostatiko

tratamenduaren eragina ere ikertuko da, zein hondar-hutsuneak isteko egin zen .

Lehenbizi agertzen zaiguna, gasean sinterizatutako probeten haustura ale-barnekoa dela da,

gainazal lau-launa erakutsiz .

Hondar-austenita kopurua Px30S-probeterena baino txikiagoa da, eta horregatik ez da

harikortasun itxurarik aurkitzen haustura-gainazaletan (4 .53 . ir .) .

Berotan Trinkotze Isostatikoa, edo HIP-ina, oso eraginkorra agertu zen hutsuneak isten .

Tratamendu hau jasan zuten ia probeta guztiak mekanizazio-akats batetan hasirik hautsi

ziren (4 .54 . ir .) edota barne-inklusio handietan (4 .55 . ir .) Px30S-renak baino esfoliazio

handiagoak erakutsiz .

Hutsean sinterizatutako probetetan, Px30S-ren kasuan gertatzen zen bezala, gasean

sinterizatutakoetan baino hutsune gehiago agertzen da . Haustura hauskorra da, esfoliazio

handiak erakusten duelarik (konparatu 4 .56 . ir . 4 .46 . irudiakin, zein gasean sinterizatutako

Px30S-probeta bati dagokion) . 4 .57 . irudian probeta hauetariko baten hausturagainazalaren

erliebea ikus daiteke . Oso ageriak dira hasierako hauts-partikulen forma .

Azkenik, hutsean sinterizatu ondoren BTI jasan duten makurdura-probeten haustura-azala

behatzean zerau ikusten da : BTI tratamendua ez da batere eraginkorra izan hutsuneak

istean . Alde batetik, haustura-hasiera beti gertatu da trakzio-gainazalean edo honen gertu

zeuden hutsunetan, 4 .58 . ir . Bestalde, haustura-gainazalaren erliebea hauts-partikulen

arteko loturen ahultasunak eraginda da, 4 .59 . ir .

8 7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!