26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Haustura-gainazalak

Haustura-gainazalen behaketa zerau erakutsi zuen : nahiz eta guztiek haustura konplexua

izan (quasi-cleavage) badago sinterizazio-atmosfera eta austenita-kopuruaren arabera

desberdintasunik aurkitzerik .

4 .34 .a irudian ikusten den haustura aldiz, hutsean sinterizatutako eta 550°C-tan iraotutako

Px30S-probeta bati dagokio, zeini % 2 'YR eta 850 HV 10 gogortasuna neurtu zitzaion .

Px30-aren kasuan bezala, MC karburo hautsiak ikus daitezke, baina kasu honetan MnS

inklusio hautsiak edo jorratuak ere ikus daitezke, gaseko kasuan bezala bereiz

daitezkeenak . Dena den, haustura zeharo hauskorra da, esfoliazio asko duelarik .

4 .3 .2 Lau puntutako makurdura-saiakuntzak

Atmosfera industrialean eta hutsean sinterizatutako Px30S- eta Px30-barrak saiatu ziren ;

sinterizatu ondoren zituzten dimentsioak hauexek ziren 8 x 8 .3 x 55 .9 mm ; mekanizatuak

izan baino lehen 900°C-tan suberatu ziren bigundu asmoz, teknika esperimentalen atalean

esaten den bezala . Tratamendu termikoek eragin ziezazkieketeen distortsioei itzuri asmoz,

lehenengo mekanizazio honetan probetak gain-dimentsionatuak utzi ziren, 1 mm dimentsio

bakoitzean . Gero tratamendu termikoa eragin zitzaien : 3 min .-zko austenizazioa 1200°Ctan

(1250°C hutsean sinterizatutako Px30-ei) eta tenplaketa oliotan, zuzena Px30-ekoentzat

eta labe-ganbararen barruan Px30S-koentzat . Iraoketa hirukoitza izan zen, ordu betekoa

bakoitza, 4 .XV eta 4 .XVI tauletan ematen diren tenperaturetan . Iraoketa-tenperaturatik

hozketa probetak zuzenean airetara atereaz (Px30) edo labe-ganbara uretan tenplatuz

(Px3OS) egin zen .

Behin tratatu ondoren, laginak bukaerako dimentsiotara rectifikatu ziren, zeintzuk 5 x 6 x

50 mm-zkoa edo 4 x 5 x 50 mm-zkoa ziren . Azkenik, trakzioan izango zen gainazala

leundu zen (6 x 50 edo 5 x 50-eko bat), 0 .05 µm-ko aluminara iritsi arte .

Dentsitate geometriko, gogortasun eta hondar-austenita kopuru-neurketak probeta

leunduetan egin ziren . Hondar-austenita kopurua trakzio-gainazalean neurtu zen, saiakuntza

baino lehen eta, plastizidaderik agertu zutenetan, haren ondoren berriro, saiatzean

martensita bihurtu al zen ikertu asmoz .

Saiakuntzak arrabolen arteko distantzi (edo "span") hauek mantenduz egin ziren : 20 mm

barrukoen artean eta 40 mm kanpokoen artean ; buruaren desplazamendu-abiadura 1

mm/min.-zkoa izan zen . Px30S-probetak Instron 1342 makina batetan saiatu ziren

desplazamendua eta karga X-t/Y-t errejistragailu batetan jasotzen zirelarik . Px30-laginen

saiakuntzak, aldiz, Instron 4505 batetan egin ziren, datu berak PC baten bitartez jasoz .

Azken makina honek haustura-momentuko karga- eta deformazio-balioak ematen zituen

funtzio bat zuen . Funtzio hau erabiltzerik ez zegoen kasuetan, paramentro hauek irudiatik

jaso ziren . Isurpen-karga eta -deformazioa irudiatik jaso ziren beti, kargaren kurba

linealtasunatik aldentzen zen puntua kontuan izanik .

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!