26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4 .2 Tratamendu Termikoak

4 .2 .1 Px30 altzairua

Dagoeneko esan denez, eragin ziren tratamendu termikoak hauexek izan ziren : austenizazioa,

tenplaketa eta iraoketa anizkuna .

Tenplaketak honako ingurune hauetan egin ziren : airetan, oliotan edo uretan, honela hozteinguruneak

bukaerako propietateetan duen eragina ikertuz .

Austenizazio-tenperatura hauek hartu ziren kontutan : 1180 °, 1200 °, 1220 ° eta 1230 °C

gasean sinterizaturikoetan eta 1210°, 1230°, 1250° eta 1260°C hutsekoetan . Austenizaziotenperatura

eta tenplaketa-ingurune bakoitzeko 5-6 iraoketa-tenperatura ikertu ziren,

zeintzuk 485 ° eta 620 °C artekoak ziren .

Ez da mikroegituran desberdintasunik aurkitu ingurune desberdinetan tenplatzean . 4 .13 .

irudian tratamendu desberdinak jasandako gasean sinterizatutako laginek erakusten duten

mikroegitura ikus daiteke ; aipatutako tratamenduak hauexek izan ziren : austenizaziotenperatura:

T=1200°C ; tenplaketa : airetan, oliotan eta uretan ; hiru iraoketa hirukoitz tenplaketa

bakoitzari zegokion gogortasun gorenean . Irudi honetan tenplaketa ondorengoko

eta gogortasun goreneko mikroegiturak aurkezten dira . 4 .14 . irudian hutsean sinterizatutako

eta T=1250°C-tan austenizaturiko laginen sekuentzia bera erakusten da .

Termikoki trataturiko laginetan aurkitutako partikulek ez dute desberdintasunik aurkezten

sinterizatu ondorengokoetan aurkitzen direnekin : M 6C karburoak eta MC ala MX-ak, hut-

sean ala gasean sinterizatutakoetan .

Ez da, berriz, karburo eutektikorik aurkitu . Honez gain, karburo primarioen kopuru handi

bat urtu egin da, batez ere M6C-ak . MX karbonitruroak, aldiz, egonkorrak dira erabilitako

tenperaturetan eta ale-hazkuntza eragotziko dutenak dira .

Hutsean sinterizatutako laginetan, tenplatu ondoren martensita fina ikusten da nagusi, 860

HV 10-ko gogortasuna neurtu zaizkiela ; gasean sinterizatutakoetan, ordea, tenplaketagogortasuna

580bat HV10-koa da . Honez gain, bai morfologia bai MC eta MX-en tamainak

desberdinak dira .

Gasean sinterizatutakoen ale-tamaina hutsean sinterizatutakoena baino txikiagoa da . Hozteinguruneak,

bestalde, ez du eraginik ale-tamainan (4 .XI eta 4 .XII taulak) .

Hirugarren iraoketa ondoren (4 .13f eta 4 .14f ir .) ia austenita guztia martensita bihurtu da,

% 5 eta % 3 bat hondar-austenita kopuruak neurtu direlarik (4 .XI eta 4 .XII taulak) .

74

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!