26.08.2013 Views

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

Sinterizazio-atmosferaren eragina M graduko (ASP 30 ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Probeta bakoitzaren haustura-azal bat Philips 501B Arakapenezko Mikroskopio Elektroniko

batetan behatu zen, bestea, aldiz, zeharka ebaki zen, eta zati baten barrukaldeko azala

leundu behaketa metalografikorako eta gogortasuna eta hondar-austenita kopurua

neurtzeko .

3 .7 .3 Lau puntutako makurdura-saiakuntzak

Lau puntutako makurdura-saiakuntzarako 8 x 8 .3 x 55 .9 mm-tako barratxoak sinterizatu

ziren . Mekanizatu baino lehen biguntze-suberaketa bat ezarri zitzaien . Bukaerako

mekanizatua baino lehen tenplaketa eta iraoketa tratamenduak eragin zitzaizkien . Tratamendu

termiko hauen tenperaturak 3.V taulan erakusten dira . Bukaerako dimentsioak

hauexek izan ziren, gutxi gora behera : 6 mm (B) x 5 mm (W) .

Mekanizatu ondoren laginen gainazal bat leundu zen, trakzioan egongo zena, alegia . Horretarako,

220, 320, 400, 600, 800 eta 1200-eko lixak erabili ziren, gero 6 eta 1 µm-ko diamantea

eta, azkenik, 0 .01 mm-ko alumina-suspentsio bat .

Barratxoak Instron 1342 (Px30S) edota 4505 (Px30) makinetan saiatu ziren ; lau puntutako

makurdura-muntaiaren barne span-a 20 mm-koa zen eta kanpokoa 40 mm-koa . Buruaren

desplazamenduaren abiadura lmm/min .-koa izan zen . Deflexioa span erdian neurtu zen :

Px30S-aren kasuan neurketa hau kanpoko arrabolekiko egin zen, 0.25 mm / 1 Volt .-eko

erantzuna emateko kalibratutako estentsometro baten bidez, eta Px30-aren kasuan, barrukaldeko

arrabolekiko, erantzun berdina zuen LVDT baten bidez . Datuen jasoera 1342

makinan egindako saiaketetan X-tJY-t errejistragailu batetan egin zen, 4505-an egindakoetan,

ordea, kontrolerako PC-an . Azken kasu honetan, 3 data/segunduko hartu ziren,

zeintzuk irudikatu egin ziren plastizidaderik izan al zen jakin asmoz . Haustura-momentuko

karga eta deflexio balioak 4505-an egindako saiakuntzetan makina honek duen funtzio espezifikoatik

hartu ziren, isurpenekoak, aldiz, kurba linealtasunatik aldentzen zen puntuari

zegozkionak hartu ziren beti .

Saiakuntza-serie bakoitzari ekin baino lehen, muntaiak zeukan deformazio elastikoa neurtu

zen ; horretarako, 20 .15x81 .9 0 mm-ko WC lagin batekin egin zen saiakuntza, 2000 Kgrarteko

karga ezarriz . Altzairu lasterreko barratxoekin egindako saiaketetan neurtutako deflexioei

WC-aren saiakuntzan karga berantzako lortutako deflexioa kentzen zitzaen, eta ateratzen

zen balioa hartzen zen z deflexiotzat geroko kalkuloetan .

Laginaren B eta W dimentsioak hautsi ondoren neurtu ziren, haustura-azalaren aldameneko

zati batetan .

Young-modulua kalkulatzeko ondoko espresio hau erabili zen :

E _ L A [3(A+C)2 -A2]

BW 3 z

(2 .19)

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!