26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tradicional francesa, siempre dentro de unos circuitos de

transmisión oral" (1990: 2, 557).

Hedapena edo sorkuntza, eboluzio urrats bat izango zen,

teatro forma zaharragoko moldeek balio izan baitzutelako istorio berriak

emateko orduan. Herri teatro folklorikoaren kodetze hasiera hemen ematen

da, istorioen narratibitateari eutsiz, eskema dramatiko sinple baten

mugapean. Baina XVIII. mendean liburu merkeetan ikusten den bilakaeran,

heroiaren humanizazio moduko bat ematen bada ere, Zuberoako herri teatroan

ez da berdin gertatzen. Antzezteko baldintza urriek, neurri batean,

eraginda, dantza-pauso bidez harildutako emanaldi horietan ez da egongo

giza nolakotasunen adierazpenik, Kontrarreformaren giza estereotipotik

datozen balio erlijioso-sozialen nabarmentzea baizik. Gure kasuan, besteak

beste, Infanta eta gurasoen arteko harremanetan eta Jeanen errege-portaeran

ikusten den bezala.

Bada beste azken gai bat, Bibliothèque bleue-aren

ikertzaileak bateratu ez dituena: colportage-ko testuak tradizio literario

herritar baten partaide edo bilakatzen ote diren. "Herritar" eta

"tradizional" kalifikaturiko kulturaren definizioa gaitz gertatzen delarik

ere, herriak kontsumi dezan eratutako literatura izateaz aparte (Garamendi,

1990: 610-614), elementu bakar batek bermatuko liguke arazoaren ebazpena:

ahozko literaturarekiko harremana. Arazo honetaz Marais-ek esandakoak bere

garrantzia badu: "Il n'est pas possible de montrer une relation directe

entre la tradition orale et les livrets bon marché" (1980: 98). Zeharkako

erlazioa garbia da hainbatetan (ipuinak, kantuak etab.), baina iturri

inprimatu edo idatzitik pasa dira, orokorrean, liburu merkeetara.

Ahozkoaren mundurako sarrera ematen du literatura idatziak

colportage bidezko liburu zabalkuntzarekin; beraz, testuinguru honetan,

Bibliothèque bleue-aren liburukiak, herri nekazariaren alfabetatze beharrak

betetzera datoz, frantses hiztunetako lurraldeetan. Euskal Herrian ordea,

eta beste hainbat lekutan ere, teatroaren bultzatzaile izango dira obra

horiek. Honek, testuak garraiaturiko mezu edo mundu ikuspegiarekin batera

(colportage-a bezala, Kontrarreformaren arauek herriari inposaturiko

kultura baten aleak dira pastoralak), testua nolabait irekitzea dakar,

ahozko transmisio bidez, obra kolektibo baten bertsioaren ardura

pastoralgileek hartuz. Jean de Parisen trageriak erakusten dituen izkribuen

arteko aldakuntzek halako prozesua agertzen dute, oso modu argian:

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!