26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Moda edo eredu berriei egokitzen zaizkie. Ohiko horiek baino laburrago,

harrapaerrazago suertatzen dira irakurle trebatugabekoentzat, eta

interesgarriago ere bai. Izan ere, elementu mirakuluzko edo harrigarriak

alde batera lagata, giza nortasunaren ezaugarriei gehiago ekiten baitzaio.

Barreak ere badu bere lekua inguru honetan. Gure Jean de Parisen ateraldi

ironiko, eta, guretzat, haurkeria itxurako haiek, eta amodio lehia,

pastoralean gatazka batez irudikatuaren presentziak, anglomaniaren mezua

ederki erakusten dute. Horrela, aurreko mendean erruz zabaldutako beste

testu batzuetan baino, pertsonaia edo sujet gizatiarrago bat aurkezten

digute XVIII. mendeko aleek.

Pastoraletan ordea, badirudi, iturri zuzenena azken ekoizpen

berri horiek izanda ere, tasun horiek sujetaren irudi estereotipatuan

galtzen direla, teatralizazio sinple baten bidez.

Liburu urdinak ruralizatzen dira baina hizkuntz eta

transmisio genero desberdinez. Alegia, esan daiteke Bibliothèque bleue

barruko aleen euskalduntze eta teatroratzean, Frantzian zehar liburu

zabalkundearekin batera nagusitzen den alfabetatzeak zerikusirik izan

duela. Egoera soziolinguistikoak bi bide hartzen du orduan, eta lurralde

frantsestunean alfabetatzea zabalkunde horrekin batera hedatu ahala,

menpeko hizkuntz eremuetan teatro moldapen-itzulpenak nagusitzen dira.

Garai horretan alfabetatzeak mantendu zuen gorako progresio

normala, Iraultzak aldaeraziko ez zuena. Prozesu horretan ordea,

desberdintasun geografiko ugari dago; baina esan liteke, orokorrean,

colportage-ko liburu jakinen arrakastak, instruction, civilités eta hainbat

liburu teknikoren presentzia nabarmenaz, alfabetatze eskabide bati erantzun

ahal izango ziola.

Euskal Herriko iparmendebalari dagokionez, gizon alfabetatu

bilakatutakoen gorakada somatzen da XVIII.ean, erdiak sinatzen omen

duelarik mende hondarretan (Furet-Ozouf, 1977: 42).

Maurice Sacx-en ikerketak ordea, nekazal eremu euskaldunean

alfabetatze frantsesa askoz atzeratuago zegoela erakusten digu, Baigorriko

ezkonagirietan egiaztatu zuenez: gizonen %4ak eta andreen %1ak besterik ez

baitu sinatzen mende horretan zehar. Gainera, sinatzaileen artean,

"plusieurs signatures appartienent aux familles de la noblesse locale ou de

robins. Il semblerait, donc, que le gros de la population n'ait pas cherché

à bénéficier de la présence de régents dans la paroisse" (1980: 168).

80

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!