26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ezkontza, amaierako bataila, Jeanen heriotza, azken predikua eta lehenaren

hasierako bertso batzuk falta dira.

Basabürüko azpieuskalkia litzateke izkribuaren idazkerak erakusten

diguna edo, aurkitu zen lekua kontuan hartuta, Arbaillakoa, bertako

azpieuskalkirik mugatzea zaila zaigun arren. Hizkera horren ezaugarririk

aipatu ez bazuen ere, hau zioen Lhandek (1926, XVI or.) Zalgizeko Bertranden

errefrauei buruz ziharduela: "Ils constituent à peu près la variété

dialectale employée dans la fraction souletine de la Grande Arbaille (les

villages de Sauguis, Saint Etienne, Ossas-Suhare, Menditte, Idaux-Mendy,

Gotein-Libarrenx)". Hala ere, esan liteke alde handirik ez zuela izango

Basabürüko hizkerarekin, Yrizarrek eta Zuazok azaltzen duten bezala.

BOKALAK

B izkribua (Baionako Euskal Museoko 19. zenb.)

Lehenengoz, aditz flexio laguntzaile subjunktiboetan gertatzen den /a/-ren

erabilpena aipatuko dugu: iqhous daçen (21), eraguin daçan (95), jaquin

daçan (81 eta 131). Hersketa orokor samarra da zubererari dagokionez:

orcort, bena, uqhen, eraquouxiren (248), jgareiten (216 eta 228) etab.

Batzuetan, hersketa hori arierazko errakuntza itxura duen arren, badirudi

aldatzailearen ahoskeraren ezaugarri bitxia dela, ez baita gutxitan

agertzen: portidu, angloterraco, olhabarequi, Suitorequi. /i/ fonemari

dagokionez, j- eta J- dauzkagu hitz hasierarako; bokalartean eta azkenean y

eta i, noizpait ere hasieran agertzen dena: iaiqui (251 antz.). Belare

erdikoaren hersketa, sistematiko samarra da sudurkari aurrean: counseilu,

guiçoun, countia, ounxa. Borobildua (u, eu) zuberera arruntaren arabera.

DIPTONGOAK

"bait-" proklitikoaren gauzapena arraro gertatzen da, eta mendebaldeko

euskalkien aldera garamatzake. Ezaugarri bakarra da ordea eta ohizko

ahoskerarekin agertzen da alternantzian: ezpeita (145), beiquira (149)

batetik, eta bainai (36), baitut (5), baita (163) eta çaitala (26 eta 83)

bestetik, azkeneko hori ugariena dela. Beste kasuetan gutxi gorabehera

zuberotar forma jatorrak mantentzen dira: Jfantagueia (79), hoguei (169)

bena etab. Beste izkribuetan agertzen ez den Belhauriqo diptongatua dakar

honek. Horretaz gain, galdera marka diptongatu gabe eransten da noizpait:

ençun duçiea (76), eta hirugarren graduko erakusle diptongatu gabea beste

izkribuetan baino ugariagoa da: hec, hequila, hetan, (15) etab.

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!